Inoiz baino sari gehiago III. Huezineman
2010-01-25 12:15 BarriakHuhezinema urtero egiten diran euskal film labur interesgarrienen erakusleihoa da, eta 2010eko apirilaren 27tik 29ra egingo da Huheziko fakultadean (Eskoriatzan) eta Debagoienan.
2007an abiarazotako Huhezinema jaialdiak hirugarren edizinoa beteko dau aurten eta antolatzaileek barrikuntza garrantzitsuak iragarri ditue: batetik, lehiaketarako aukeratutako hamar lanak sarituak izango dira 400 €-ko ordainsariagaz. Bestetik, epaimahai ofizialak euskerazko film labur onenari beste 400 € gehiago emongo deutsoz, eta fikzino, dokumental eta animazinozko film labur onenei aitamen bereziak emongo deutsez.
Huhezinema Mondragon Unibersidadearen Huhezi fakultadean sortutako egitasmoa da. Jaio zanetik, Ikus-entzunezko departamenduko irakasleen eta ikasleen artean antolatutako ekimena da. Huhezinema urtero egiten diran euskal film labur interesgarrienen erakusleihoa da, eta 2010eko apirilaren 27tik 29ra egingo da Huheziko fakultadean (Eskoriatzan) eta Debagoienan.
Aurten be tailer praktikoak emongo dira zinemaren eremuan izen handiko profesionalakaz. Antolatzaileek aurrerago zehaztuko dabe mintegietako gaiak eta hizlariak zeintzuk izango diran.
Kontuak kontu, filmak jasoteko epea 2010ko martiaren 12an amaituko da. Oinarriak eta izena emoteko bideak, jaialdiari buruzko informazino eguneratua eta aurreko edizinoen barri be webgunean eta Facebook sare sozialean izango dozue:
Harremanetarako: Iban del Campo
huhezinema@huhezi.edu
943 71 41 57 (189 luzapena)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!