Ibon Uribarri, Zaitegi sariaren irabazle

Bizkaie! 2010-01-28 13:45   sariak-autortzak

Igazko urte amaieran Suediako Akademiak aukeratutako Herta Müler idazle errumaniar-alemaniarraren obra bat euskeratu beharko dau Uribarrik; Atemschaukel (Arnasaren kulunka) Müler-en azken nobelea da itzultzeko aukeratu dauen liburua eta aurten emongo dau argitara Elkar argitaletxeak.

Ibon Uribarrik irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AEDk eta Elkar-ek, Kutxaren laguntzinoagaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea; horixe erabagi dau ahobatez Joxe Austin Arrieta, Joxe Mari Berasategi eta Irati Marañonek osoturiko epaimahaiak.

Igazko urte amaieran Suediako Akademiak aukeratutako Herta Müler idazle errumaniar-alemaniarraren obra bat euskeratu beharko dau Uribarrik; Atemschaukel (Arnasaren kulunka) Müler-en azken nobelea da itzultzeko aukeratu dauen liburua eta aurten emongo dau argitara Elkar argitaletxeak.

Hamabost lan aurkeztu dira lehiaketara, eta datu hori bera da euskal itzulpengintzea lortzen dagoan mailaren erakusgarria, danek be jatorrizko bertsinotik lan egin baitabe.

2002an jarri eben martxan Elkar-ek eta AEDk, Kutxaren laguntzinoagaz, Nobel sariduna euskeratzeko Jokin Zaitegi beka hau, eta geroztik honeexek izan dira sari horri esker itzuli diran liburuak:

2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea

2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
Itzultzailea: Oskar Arana

2004 Elfriede Jelinek
Itzulpen saria hutsik itxi zan

2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
Itzultzailea: Iñigo Errasti

2006 Orhan Pamuk: Elurra
Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey

2007 Doris Lessing: Belarra kantari
Itzultzailea: Koro Navarro

2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
Itzultzailea: Luis Berrizbeitia

Ibon Uribarri Zenekorta (Zarautz, 1967) Filosofian doktorea da eta itzulpengintzako irakaslea EHUn; Filosofiako hainbat lan itzuli ditu, Kant eta Hegel kasurako, eta japoniereatik be euskeratu ditu literaturgile batzuk: Kawabata eta Murakami.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu