Iratxe Esnaolak irabazi dau Zubikarai nobela saria

Bizkaie! 2010-01-26 10:34   sariak-autortzak

Iratxe Esnaola Aldanondo donostiarrak irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketea 'Galerna' izenburuko lanari esker. Berak jasoko ditu sariaren 5.400 euroak eta udabarrian kaleratuko dau eleberria Elkar argitaletxeak.

Iratxe Esnaola Aldanondo donostiarrak irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketea 'Galerna' izenburuko lanari esker. Berak jasoko ditu sariaren 5.400 euroak eta udabarrian kaleratuko dau eleberria Elkar argitaletxeak. Holan erabagi eben joan dan barikuan epaimahaia osotu daben hiru idazleek: Miren Agur Meabe, Ana Urkiza eta Xabier Mendiguren Elizegik.

'Galerna' nobelaz berba bi: abuztuko azken eguna da itsasertzeko uri turistiko batean; beroa jasanezina da, eta galerna datorrela atzemoten da. Giro sargori horretan lau pertsonaia, euren arteko hartu-emon sare nahasietan korapilatuta. Erritmoaren erabilera bikainez eta tentsinoari eten barik eutsiz, sentimentuen biluzte-ariketa trebea egiten dau egileak, erromantisimoaren antipodetan, pertsonaiakazko distantzia nabarmen ixten dauen idazkera hotz eta zorrotz baten bidez.

Iratxe Esnaola Donostian jaio zan 1983an. Kazetaritzan lizentziatua da EHUn, eta Literaturearen Teorian eta Literatura Konparatuan Granada Unibersidadean. Gaur egun uibersidadeko irakaslea da Txileko Santiagon. Hauxe izango da argitaratuko dauen lehenengo lana.


Sariaren historia

2001: Alberto Ladron Aranaren 'Xake Mate'.
2002: hutsik.
2003: Fernando Morilloren 'Gloria Mundi' eta Iñaki Irasizabalen 'Burua txoriz beterik' (ex-aequo).
2004: Julen Peñagarikanoren 'Apologia'.
2005: Irati Jimenezen 'Bat, bi, Manchester'.
2006: hutsik.
2007: Jose Inazio Basterretxearen 'Mandatariaren gerra'.
2008: hutsik

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu