'Avatar': historian diru gehien batu dauen filma

Bizkaie! 2010-01-28 12:56   Barriak

'Avatar' historiako film arrakastatsuena da honezkero, 1.858 miloe dolarreko irabaziak eskuratuz. Titanicek orain 12 urte eskuratutako datuak txiki itxi ditu James Cameronen film barriak.

'Avatar' historiako film arrakastatsuena da honezkero, 1.858 miloe dolarreko irabaziak eskuratuz. Titanicek orain 12 urte eskuratutako datuak txiki itxi ditu James Cameronen film barriak.

Kontuak kontu, zinemaren historian inoiz lortutako zifra altuena da eta 2.000 miloe dolar eskuratuko dituala uste dabe askok. Cameronen izena handiagotu baino ez dabe egin Avatarrek eta Titanicek, Alienegaz, Terminatorren bigarren filmagaz eta True Liesegaz lortutako arrakastearen ostean.

Adituen esanetan, Cameronen ibilbideko egitasmo pertsonalena izan da 'Avatar': lau urteko lana izan da eta 500 miloe dolarreko aurrekontua izan eban produkzinoa eta promozinoa kontuan hartuta. Film bakar batean inoiz egin dan inbertsino handiena da.

'Avatar' filmak 1.858 miloe dolarreko irabaziak eskuratu ditu eta AEBetatik kanpo izan dira horreen % 70, Titanicek bere garaian lotutako markea ezerezean itxiz; Leonardo di Capriok eta Kate Winsletek interpretautako filmak 1.843 miloe dolarreko irabaziak eskuratu zituan 1998an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu