Avatar
2010-02-10 14:35 Zinema kritikakAsko idatzi da Avatar-en ikusgarritasunaz eta fakturaz. Ez deutsadaz nik ukatuko ezaugarri horreek. Diru mordoagaz eta puntako teknologiagaz egindako irudiak benetan harrigarriak dira. Baina, lehenengo ordu erdia pasauta, harridurea desagertu egiten da. Eta gero, zer? Bada, ezer gitxi.
- Zuzendaria eta gidoigilea: James Cameron)
- Herrialdea: Estadu Batuak
- Antzezleak: Sam Worthington, Zoë Saldana, Sigourney Weaver, Michelle Rodriguez, Giovanni Ribisi, Joel David Moore, C.C.H. Pounder, Wes Studi, Laz Alonso, Stephen Lang, Matt Gerald.
- Musikea: James Horner
- Produktoreak: 20th Century Fox, Lightstorm E
- Generoa: Zientza-fikzinoa
- Iraupena: 150 minutu
Zergatik kontetan deuskue behin eta barriro pelikula berbera Hollywoodetik? Edo, larriagoa dana, zergaitik jenteari pelikula berbera behin eta barriro ikustea (hainbeste) gustetan jako?
Asko idatzi da Avatar-en ikusgarritasunaz eta fakturaz. Ez deutsadaz nik ukatuko ezaugarri horreek. Diru mordoagaz eta puntako teknologiagaz egindako irudiak benetan harrigarriak dira. Baina, lehenengo ordu erdia pasauta, harridurea desagertu egiten da. Eta gero, zer? Bada, ezer gitxi.
Harrigarria dana da film hau iraultzailea dala entzun behar izatea. Zertan iraultzaile? 3D teknologiagaz eta efektu bereziakaz puntako mailara ailegau diralako? Zer pasetan jako pelikula honi teknologia eta estetikea kentzen badeutsaguz? Betikoa. Eta hain deja vu dan aldetik, azkenean aspergarria subertetan da. Ez dago bape originaltasunik super-produkzino honen argudioan. Gehiago esatearren: momentu guztietan dakizu zer pasauko dan hurrengo eszenan. Eta hori oso astuna da.
Onak (oso) eta gaiztoak (oso). Hemen gaiztoak armada amerikarra eta multinazionalak dira eta onak, barriz, indigenak eta euren espiritualidadea. Baina mezu sasi-ekologista honen atzean betiko mezua dago, betiko eskemea, betiko kontua. Hori guztiori parkagarria izango litzateke filma entretenigarria izango balitz, baina luzeegia eta aurreikusgarria egiten da. Hori bai, behintzat krisi latz honen erdian zine-aretoek arnasa har dagien balioko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!