'Hiroshima-Nagasaki' erakusketeak bonba atomikoek eragindako sarraskiak erakutsiko ditu Gernika-Lumon
2010-02-24 16:33 KultureaGernika-Lumo herri ezaguna da munduan historiako lehenengo arrazoirik bako aire-erasoa jasan behar izateagaitik. Tragedia haretan herritarrak izan ziran biktima, Nagasakin eta Hiroshiman legez. Horregaitik, bagilaren 6ra bitartean, Japoneko eraso hareetan izandako sarraskiak erakutsiko dituan erakusketea izango da ikusgai Bakearen Museoan.
1945eko abuztuan, Bigarren Mundu Gerrea azkenetan egoala, bonba atomikoak jaurti zituen Hiroshima eta Nagasakiko urietan. Bonba horreek uri biak suntsitu eta 200.000 lagun baino gehiago hil zituen. Bizirik iraun ebenak be, hil arte zaurituta egon ziran, asko erradiazinoa hartu izanaren ondoriozko gatxak jota.
Biktima horreei omenaldia egiteko, Japoneko Gobernuak Oroigarrizko Aretoak eregi zituan Hiroshiman eta Nagasakin. Areto horreek eraso hareetan bizia galdu eben guztien gogorabide izan gura dabe eta etorkizuneko gizaldiei bakearen monumentu oroigarria emon, bonbardaketa hareen ganeko egia mundo osoan zabalduz.
Oraingo honetan, Gernikan bigarrenez (2007an izandako arrakastearen ondoren) izango da Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa atomikoaren ganeko erakusketa hau, Bakearen Museoan.
Gernika-Lumo herri ezaguna da munduan historiako lehenengo arrazoirik bako aire-erasoa jasan behar izateagaitik. Tragedia haretan herritarrak izan ziran biktima, Nagasakin eta Hiroshiman legez.
Bonbardaketa haren 73. urteurrenaren harian (2010/04/26) antolatutako erakusketea Nagasakitik etorritako delegazino batek bisitauko dau, Takami abadea buru.
Zezeilaren 26tik bagilaren 6rarte egongo dan aldi baterako erakusketea 39 panelez eta ikusentzunezko batez osoturik dago. Panel horreetan, bonba atomikoak eragindako ondorio latzak erakusten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!