'Mugarik gabeko telebista' kanpainea: sinadurak batzeko epea maiatzaren 15era arte luzatu da

Bizkaie! 2010-02-24 11:46

'Mugarik gabeko telebista' kanpainea Herrialde Valentziarrean sortu zan, eta bere asmo nagusienetako bat, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izateko, eskubide hori legez bermatzea da. Horretarako, urtarrilean, herritarren sinadurak batzeari ekin jakon.

'Mugarik gabeko telebista' kanpainearen aldeko sinadurak batzeko epea luzatzea erabagi dabe, eta maiatzaren 15era arte zabalik egongo da. Acció Cultural del País Valencià alkarteak adierazo dauenez, kanpainea erritmo onean doa, eta dagoeneko 400.000 sinaduratik gora batdu dira, baina franko gehiago behar dira: jakina dan legez, beharrezkoa da 500.000ko kopurua gainditzea. Herrialde Katalanetan hasitako kanpainea Hego Euskal Herrira zabaldu zan eta parte hartzea oso inportantea izaten ari da, Nafarroan batez be. Horregaitik luzatu dan epe honetarako dei berezia egiten jake batez be Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei.

Arazo burokratiko batzuk tarteko, sinadura batzearen hasierea atzeratu egin zan. Hori dala-eta, Hautes Batzordeak beste hiru hilebeteko epea emon dau sinadurak jasoteko. Beraz, maiatzaren 15ean iango da azken eguna sinadurak jasoteko.

'Mugarik gabeko telebista' kanpainea Herrialde Valentziarrean sortu zan, eta bere asmo nagusienetako bat, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izateko, eskubide hori legez bermatzea da. Horretarako, urtarrilean, herritarren sinadurak batzeari ekin jakon. Euskaltzaindia da ekimen hau babesten dauen erakundeetako bat eta Hego Euskal Herrian dituan bulegoetan jasoten ari da sinadurak.

Informazino gehiago: www.euskaltzaindia.net webgunean.

Euskaltzaindiaren bulegoak Hego Euskal Herrian:

* ARABA (Gasteizko ordezkaritzea): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945-233648
* BIZKAIA (Bilboko egoitzea): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94-4158155
* GIPUZKOA (Donostiako ordezkaritzea): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943-428050
* NAFARROA (Iruñeko ordezkaritzea): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948-223471

Bulego-orduak: astelehenetik barikura, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu