'Kulturklik' kultureagaz lotutako jarduera guztien topagune izateko asmoz sortu da

Bizkaie! 2010-03-01 17:24

Urgell sailburuak esan dauenez, 'herri honen aberastasun kulturala ondoen islatuko dauen leihoa izan nahi dogu. Sortzaile, kultur industria eta, kulturguneen zerbitzuan eta, aldi berean, herritarrak kulturara hurreratuko dituana'.

Kulturklik gunea aurkeztu dau gaur Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Herritarren, sortzaileen eta kultura-bitartekarien zerbitzura egongo da eta lau ardatz izango ditu (agendea, albisteak, ezagutza eta edukiak) eta Euskadin kultureagaz lotutako jarduera guztien topagune eta erakustoki izateko asmoz jaio da.

Euskadiko jazoera kutlural guztien ikuspegia emoteko alkargune eta erakustokia izango da Kulturklik. Urgell sailburuak esan dauenez, 'herri honen aberastasun kulturala ondoen islatuko dauen leihoa izan nahi dogu. Sortzaile, kultur industria eta, kulturguneen zerbitzuan eta, aldi berean, herritarrak kulturara hurreratuko dituana'.

Urgell and.aren esanetan, 'erabiltzaile guztien parte hartzea sustatuko dau. Komunikazino bide, kode eta estandar edegien bitartez gauzatzeko modua bultzatuko dau eta, ahal dan guztietan, software libreaz jardungo dau'.

Lehenengo aurreikuspenen arabera, Kulturklikek aurten 22.000 eduki jasoko ditu. 15.000 agenda-ekintza, 4.000 albiste, 1.500 ezagutza-eduki eta 1.500 kultura-eduki. Jasoko diran eduki guztietan zein iturritatik hartuta dagozan adierazoko da eta software libreko tresna ezagun bat erabiliko da: Worpress, hain zuzen be. Urtean zehar garatzen joango da eta hainbat funtzionaltasun gaineratuko ditu, posta elektroniko bidez edukien iruzkinetara harpidetzea edo helbide elektronikoan jasoko diran buletin pertsonalizatuak, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu