2010eko Oscar Sariak martiaren 7an banatuko ditue

Bizkaie! 2010-03-04 12:59   Barriak

'Film onena' kategorian, 'Avatar', 'The Blind Side', 'District 9', 'An Education', 'The hurt locker', 'Inglorious basterds', 'Up', 'Precious', 'A serious man' eta 'Up in the Air' lehiatuko dira. Faboritoak, halan da be, James Cameronen 'Avatar' eta Kathryn Bigelow zinegilearen 'The hurt locker' lanak dira, bederatzina izendapen jasota. Quentin Tarantinoren 'Inglorious basterds' filmak, barriz, zortzi izendapen daukaz.

Dana prest dago Hollywoodeko Arte eta Zinema Zientzien Akademiaren Oscar Sarien 82. edizinorako. Martiaren 7an, domekan, izentautako eta izentau bako zine izarrak batuko dira Los Angeleseko Kodak Theatre ospetsuan eta guk astelehen goizaldean jakingo dogu irabazleak nortzuk diran. Hona hemen, kategoria nagusietako izendapenak:

'Film onena' kategorian, 'Avatar', 'The Blind Side', 'District 9', 'An Education', 'The hurt locker', 'Inglorious basterds', 'Up', 'Precious', 'A serious man' eta 'Up in the Air' lehiatuko dira. Faboritoak, halan da be, James Cameronen 'Avatar' eta Kathryn Bigelow zinegilearen 'The hurt locker' lanak dira, bederatzina izendapen jasota. Quentin Tarantinoren 'Inglorious basterds' filmak, barriz, zortzi izendapen daukaz.

'Gizonezko Aktore onena' kategorian, Jeff Bridges - 'Crazy heart', George Clooney - 'Up in the Air', Colin Firth - 'A single man', Morgan Freeman - Invictus eta Jeremy Renner - 'The Hurt Locker'.

'Emakumezko aktore onena': Sandra Bullock - 'The Blind Side', Helen Mirren - 'The Last Station', Carey Mulligan - 'An Education', Gabourey Sidibe - 'Precious' eta Meryl Streep - 'Julie & Julia'.

'Zuzendari onena': James Cameron - 'Avatar', Kathryn Bigelow - 'The hurt locker', Quentin Tarantino - 'Inglorious basterds', Lee Daniels - 'Precious' eta Jason Reitman - 'Up in the Air'.

Steve Martin eta Alec Baldwin izango dira aurtengo Oscar sarietako galaren aurkezleak baina Kokda antzokian izango diranen zerrendea sano luzea da: sariak emongo dituenen artean, Keanu Reeves eta Sam Worthington aitatu ditua azken aldion eta hortik aurrera: Gerard Butler, Bradley Cooper, Jake Gyllenhaal, Chris Pine, Ryan Reynolds eta zuzendari lanetan sartu barri dan Tom Ford diseinatzailea. Akademiak jakitera emon dauenez, hainbatentzat lehenengo aldia izango da: Worthington (Avatar), Butler (300), Cooper (The Hangover), Pine (Star Trek), Reynolds (The proposal) eta Ford (A single man) estreinekoz parte hartuko dabe sari banaketan. Gyllenhaalentzat (Brokeback Mountain), barriz, hirugarren aldia izango da, eta bosgarrena Keanu Reeves (Speed) aktorearentzat.

Ezagutu barri doguzan izenak dira horreek, baina lehendik be aurreratu izan dabe hainbat arpegi ezagunen parte-hartzea: Barbara Streisand, Charlize Theron, John Travolta, Robert Downey Jr, Kathy Bates, Queen Latifah eta Samuel L. Jackson bertan izango dira. Umore puntua emoteko Ben Stiller, Tina Fey, Sacha Baron Cohen, Steve Carell eta Jason Bateman izango doguz. Gazteak be ez dira faltako, besteak beste, Miley Cyrus, Zack Efron, Taylor Lautner eta Kristen Stewart.

Azken buruan, Penelope Cruz ('Bigarren emakumezko aktore onena' kategorian, 'Nine filman egindako lanagaitik izentaua) eta Pedro Almodovar espainiarrak dira Kodak Aretoan ikusiko doguzan beste arpegi eta izen ezagun batzuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu