Bilbao.Gaua egitasmoak espazio barria jarri dau martxan Bilboko taldeek eta bandek bertan jo daien

Bizkaie! 2010-03-05 10:13   Musikea

Bilbao.Gaua gaueko aisi-programa alternatiboak 'Local Stage' izeneko ekimena jarri dau abian, Bilboko taldeek zuzenean joteko espazio bat, taldeek euren musikea erakusteko eta jentaurrean debutetako espazio bat, hain zuzen be. Emonaldiak hileko lehenengo barikuan izango dira Elexabarriko Gaztegunean.

Ekimenean parte hartzeko taldekide gehienek 16 eta 35 urte bitartean izan behar dabe eta bi, gitxienez, Bilbon erroldatuta egongo dira, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.

'Local Stage'-n parte hartu nahi daben taldeek 944 447 965 telefonora deitu behar dabe edo, bestela, mezua bialdu posta elektronikoaren bidez auzo@gazteleku.org edo bilbao.gaua.rekalde@ayto.bilbao.net helbideetako batera, informazinoa jasoteko.

Ekimenak, eszenatokiaz gan, zerbitzu gehigarri zabala eskaintzen deutse taldeei, musikearen arloagaz zerikusia dabenak eta taldeen preminei erantzun guran.

Gauzak holan dirala, zerbitzu horreetako batzuk dira zuzeneko emonaldia doban sonorizetea eta grabetea; bideo-klipak egitea edo kamera askogaz grabetea zuzenean; musikako ikastaroak eta tailerrak; DJ set-ak; 'Local Stage'-n egiten diran kontzertuen publizidadea eta zabalkundea, doban; eta maketak aurkeztea lagunei, akustikako set-ak, musikako maratoiak eta monografikoak, truke-azokak. Zerbitzu horreek guztiak aukerakoak dira, eta taldeak berak erabagiko dau zein eskatu, baina ezin dau zerbitzu bat baino gehiago eskatu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu