ibaimusic.com, euskal musikea deskargetako webgunea

Bizkaie! 2010-03-02 14:06   Musikea

Euskal diskoak eta euskal kantu solteak Internet bidez eta legearen barruan erosteko aukerea emoten dau ibaimusic webguneak. Kalidade handiko bi formatotan eskura daitekez kantuak, mp3 eta flac formatoetan, hain zuzen be.

Euskal diskoak eta euskal kantu solteak Internet bidez eta legearen barruan erosteko aukerea emoten dau ibaimusic webguneak. Kalidade handiko bi formatotan eskura daitekez kantuak, mp3 eta flac formatoetan, hain zuzen be. CD baten kalidadea nahi izan ezkero, flac formatoa aukeratu behar da baina mp3a baino karuagoa pagau beharko da. Berbarako, kantu solteen kasuan, 0'99 euro pagau beharko da mp3 batengaitik eta 1'19 euro flac formatoa aukeratu ezkero.

Ibaizabal argitaletxeak arlo honetarako zabaldu duen baliabide barria da ibaimusic. Erosi nahi diran disko edo kantuak begiratu eta erabagi ondoren, bilatzaile baten bidez ezkerreko zutabean, edo gaika, eskumakoan, erosteko emon beharreko pausuak erraz eta argi azaltzen ditu webguneak. Webgunearen ezkerraldean, bilaketak egiteko menua dago abeslari, abesti eta diskoaren izenaren erabera. Bertan topauko dozue nobedadeak eskaintzen dituan boletinera harpidetzeko aukerea. Eskumaldean, barriz, lau ataletan topauko dozuez disko eta abestiak: barrikuntzak, deskargatuenak, eskaintzak eta estiloka. Estiloaren atalean sei motatako lanak dagoz: folk, rock, jazz, espirituala, klasikoa eta umeentzako abestiak.

Hiru hizkuntzatan, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eskaintzen dau informazinoa webguneak.


Badagoz egon Sarean musika deskargak egiteko bestelako webguneak be, besteak beste, iTunes

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu