Ibon Ajuriagaz barriketan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-12-24 14:24   Bertsolaritzea

Ibon Ajuriagogeaskoa izan da aurten BEC-eko ateetan parau dana, finala barrutik eta ederto gozau arren beste guztiokaz batera. Ibonek aurreko finalean kantau eban Euskalduna Jauregian eta aurten bere saiorik onena egin barik be, Bizkaiko 9. bertsolaria izateak eta final handitik 6 puntura geratzeak zeozer esan gura dau. Bizkaie! beragaz egon da barriketan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea akabauta, atzera begiratzea baino ez jaku geratzen. Finalerako 8 jesarleku baino ez egozanez, bertsolari on asko geratu da kanpoan. Guk 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 kontau eta, bertan parau barik, 9ra be ailegauko gara.

Ibon Ajuriagogeaskoa izan da aurten BEC-eko ateetan parau dana, finala barrutik eta ederto gozau arren beste guztiokaz batera. Ibonek aurreko finalean kantau eban Euskalduna Jauregian eta aurten bere saiorik onena egin barik be, Bizkaiko 9. bertsolaria izateak eta final handitik 6 puntura geratzeak zeozer esan gura dau. Bizkaie! beragaz egon da barriketan:


1.- Zelan ikusi dozu zure burua txapelketan?

Uste baino presino gehiago eroan neban eta horrek fakturea pasau eustan. Gernikako finalaurrekoan ez nintzan bape eroso sentidu, lotuta egon nintzan eta peneagaz geratu naz nire mailarik ez nebalako emon. Txapelketea egun bateko gauzea da eta bueltak emotea be alperrekoa, baina hamaika bider errepasau dot egin neban saioa.


2.- Finaletik puntu gitxira geratzea gogorragoa da?

Seguruenik bai, ze hain puntu gitxiren tartea dagoanean, pentsetan hasten zara bertsoren baten gehitxuago egin ezkero aurrera pasetea posible zala. Baina besteak be gauza bera esango dabe.


3.- Zelan ikusi dozu BEC-eko finala?

Oso giro polita egon da eta argi dago Bizkaiko Txapelketea gero eta indar gehiago hartzen dagoala. Oso maila oneko finala izan da eta bertsolari guztiek euren nibela erakutsi dabe.


4.- Motibazinoa gogor manteniduten dozu hurrengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako?

Hurrengo Bizkaikoa baino lehenago Euskal Herrikoa dator eta horretan pentsetan hasi beharko da. Hiru urtean segiduan txapelketak eukitea ia ez jakun gogorra egiten.


5.- Gogotsu zagoz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako?

Bizkaikoan erakutsi ez dodana Euskal Herrikoan egin ezkero asko poztuko naz. Neurri batean, motibetako arrazoia bada hurrengo urtean beste aukera bat izatea, hemendik urte bira itxaron beharrean.


6.- Finaleko kiniela Euskal Herrikorako:

Azkeneko finalean egon ziranak faboritoak izango dira barriro be zortzi postuak betetako, baina atzetik jentea fuerte dator eta uste dot sorpresak egongo dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu