Bilbainadak Arriagan
2008-12-24 14:14 MusikeaCD batean grabauta dagozan Bilbainaden XX. Lehiaketako doinu irabazleen konposizinoak interpretatuko dira abenduaren 28an, domekea, Bilboko Arriaga Antzokian eguerdiko 12:00etan egingo dan jaialdian. Irabaziak Coopera izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeari emongo jakoz.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta 'Bilbainadak 2008' galea ospatuko da domeka honetan, abenduak 28, Arriaga Antzokian, 12:00etan hasita. Bertan, CD batean grabauta dagozan Bilbainaden XX. Lehiaketako doinu irabazleen konposizinoak interpretatuko dira. Ekitaldia Coopera GKEko kideak diran Joseba Solozabalek eta Ramon Astikak aurkeztuko dabe eta sarrerea euro batekoa izango da. Irabaziak GKE horri emongo jakoz, Afrika eta herrialde Latinoamerikarretan prestakuntza profesionalean, osasunean eta umeen estimulazinoan oinarritutako proiektuak bultzatzen dituan erakundeari.
Bilbon jatorria dauen musika-genero honetan ohikoa danez, konposizino barriek uriko ohiturei eta sinboloei erreferentzia egiten deutse, hala nola Athletic edota Udal Musika Bandari, eta baita barriagoak diren Bilbao Basket taldearen arrakasteari edota turisten etorrereari.
Ekitaldian, CDa grabau daben profesional zein musikariek interpretauko ditue kantak: Los Cinco Bilbainos, Irrintzi, Los Txikis, Los Jarochos, Beti aurrera, Gaupasa, Txarango, Andoni Antruejo, Iñaki eta Jesus, eta Koldo Villas.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!