Kubako Iraultzearen 50. urteurrena eta Euskadi-Kuba alkartearen 20.a ospatuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2008-12-30 11:47

Euskadi-Kuba Kubagazko adiskidetasunerako euskal alkarteak herritarrak konbidau ditu datorren urtarrilaren 3an Bilboko Arenalean egingo dan jaialdira, Kubako Iraultzearen 50. urteurrena eta alkartearen beraren 20.a ospatzeko.

Euskadi-Kuba Kubagazko adiskidetasunerako euskal alkarteak herritarrak konbidau ditu datorren urtarrilaren 3an Bilboko Arenalean egingo dan jaialdira, Kubako Iraultzearen 50. urteurrena eta alkartearen beraren 20.a ospatzeko.

Alkarteak karpa bat jarriko dau eta bertan hainbat erakusketa, bideo-emonaldi, materialen saltoki eta www.cubainformacion.tv Internet bidezko telebista-platoa egongo dira; azken honetan hainbat alkarrizketa egingo jakez konbidatuei eta zuzeneko hainbat ekimenen barri emongo da.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, goizez, 11:00etatik 14:00ak arte, umeek tailer desbardinakaz gozau al izango dabe, eta Kanpanolue taldeak musika-antzerki emonaldi bat eskainiko dau 12:30etan hasita. Arratsaldez, Orkestra bandaren kalejirea hasiko da 18:30etan, eta 21:00etan dantza kubatarraren ikuskizuna eskainiko dau Sierra Maestra taldeak. Azkenik, 22:00etan kontzertua eskainiko dau Damba taldeak.

Horrezaz gan, alkarteko arduradunek jakinarazo dabe 2009. urtean zehar hainbat ekintza antolatuko dituala Kubako Iraultzearen 50. urteurrena eta alkartearen 20.a ospatzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu