Etxepare Euskal Institutua 2009ko urtarrilaren 7an hasiko da jardunean

Bizkaie! 2008-12-24 11:06

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren jarduera hasteko Dekretua onartu dau. Institutuaren helburuak euskerea eta euskal kulturaren mundu zabalpenagaz lotzen dira, Beñat Etxeparek esan eban 'jalgi hadi mundura' esaldiaren bidetik.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren jarduera hasteko Dekretua onartu dau. Horren arabera, eta behin Euskal Herriko Agintari Aldizkarian argitaratu ondoren, Etxepare Euskal Institutua 2009ko urtarrilaren 7an hasiko da jardunean.

Gobernu Batzordeak onartu dauen Dekretuan, jardueren hasierea, institutuaren lanpostuen zerrendea onartzeko erispideak, bere izaerarako lehenagotik datozan zereginen subrogazinoa, espedienteen esku aldaketea eta, azkenik, Etxepare Euskal Institutuaren ondasun higiezinen lagapena zehazten dira.

Dekretu honen ondorioz, Etxepare Euskal Institutua sortzeko azken pausua emon da eta datorren urtearen hasieratik lanari ekingo deutso eta arian-arian garatuko da.

Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari atxikitako berezko gaitasuna eta izaera juridikoa dauen zuzenbide pribaduko herri erakundea da, euskera eta euskal kulturaren kanpo zabalpena helburu dauena. Alde horretatik, bere gan hartuko ditu lehenagotik Jaurlaritzak zuzenean lantzen dituan hizkuntzaren eta kulturaren arloko zabalpenerako lanak.

Etxepare Euskal Institutuaren helburuak euskerea eta euskal kulturaren mundu zabalpenagaz lotzen dira, Beñat Etxeparek esan eban 'jalgi hadi mundura' esaldiaren bidetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu