Ibaizabal Telebista, Bilboko euskaldunon tresna

Bizkaie! 2008-12-30 11:37

Honezkero zortzi hilebeteko bidea egin dogu Bilbora eta mundu osora zabalik, baina asko eta asko dago egiteke. Beraz, ideiaren bat badaukazu edota era batean edo bestean parte hartu gura badozu, jo gugana': ibaizaba@ibaizabaltb.com

Joandako apirilaren 9an martxan jarri zan Bilboko lehen euskerazko telebista. Ordutik aurrera, Ibaizabal-Mendebalde Kultura Elkarteak abiarazotako proiektua www.ibaizabaltb.com helbide elektronikoan dago ikusgai.

Ibaizabal-Mendebalde, Bilbo Handian euskera hutsezko ikus-entzunezkoak martxan jarteko propio sortutako Kultura Elkartea da. Beraz, Ibaizabal Telebista, Bilbo eta bilbotarrentzako telebista da. Era berean, Internetek eskaintzen dituan aukerei esker, mundu osoan ikus daiteke.

Ibaizabal Telebistak Bilbon gertatzen diran hainbat fenomeno sozial eta kulturalen barri emoten dau. Programazinoa apurka-apurka zabalduz joan da eta dagoeneko hainbat programa eskaintzen ditu:

1. 'Non eta Bilbon', Bilboko aktualidadeari buruzkoa.
2. 'Orroak', Bilbon gertatutako aldarrikapen eta salaketei buruzkoa.
3. 'Akorde artean akordau', bertako eta kanpoko musikeari buruzkoa.
4. 'Igandeko printzak', futbola eta beraren inguruko bitxikeriak.
5. 'Ibai eta Zabal', bi panpinek Bilboko gai desbardinen inguruan egindako sketch-ak.
6. 'Dokumentala', Bilbo bertako edota nazinoarteko gai desbardinei buruzko dokumentalak.
7. 'Agenda', Bilbo Uriko agenda kulturala.

Programazino hau zabaltze aldera lan egiten jarraitzeko asmoa dago eta horretan dabil lantaldea. Hori da asmoa. Proiektuan dagoz umeei buruzko programak, gazteen inguruko saioak, Bilboko auzoetako jazoera eta errealidadea islatuko dauen programea.... gauzatzeke dagozan beste hainbat ideia eta hainbat herritarrei bururatuko jakezan beste hainbat proposamen be.

Umiltasunetik abiaturiko telebista bat da, berezko profila dauena. Ibaizabala Telebista, inork eskeintzen ez dauen informazino eta bestelako egitarauen eduki eta formetan oinarritzen da. Bertako interesguneak, sektore zabal eta anitzei zuzenduak dira; hedabide handietan ahotsik eta irudirik ez daukien herritarrak eta populazino edade tarte desbardinak kontuan hartuta.

Kalea zapaltzen dauen telebista da, errealidadeagaz topo egiten dauena eta aktualidadean mobiduten dana. Ibaizabal Telebistak bere herriagaz bat egiten dau eta horregaitik, behetik gora antolaturiko gizarte eredu baterantz joten dau.

Hasieratik esandako moduan, telebista hau herriak sortutakoa, bultzatutakoa eta babestutakoa da, behetik gora antolaturiko telebista. 'Holan sortu dira eta dihardue arestian aitatutako saioak, beraz, aurrerantzean holan jarraitu nahi dogunez, zeu be irakurle, parte hartzera konbidatzen zaitugu. Telebista hau Bilbotarrentzat dan neurri berean, Bilbotarrok egina izan behar dauelako.

Asko da egin doguna eta horretan jarraituko dogu, lagunok. Horretarako beharrezko dogu zuen laguntza, ezinbesteko egiten jaku egitasmo honen ikuspegiagaz bat egiten dozuen guztien partaidetzea. Honezkero zortzi hilebeteko bidea egin dogu Bilbora eta mundu osora zabalik, baina asko eta asko dago egiteke. Beraz, ideiaren bat badaukazu edota era batean edo bestean parte hartu gura badozu, jo gugana': ibaizaba@ibaizabaltb.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu