Mikel Laboaren familiak gaur jasoko dau artisteari jagokon Urrezko Domina

Bizkaie! 2008-12-23 10:55   Musikea

Domina horrek, Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiaren esanetan, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'euskal kulturearen ikur eta sinbolo nagusietako bat izan dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan personeari'. Ekitaldia Aldundiaren egoitzan izango da, 19:00etan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur emongo deutso hilondoko Urrezko Domina Mikel Laboa zanari, 19:00etan. Laboaren familiak jasoko dau domina.

Domina horrek, Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiaren esanetan, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'euskal kulturearen ikur eta sinbolo nagusietako bat izan dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan personeari'.

Gipuzkoak, autorpen horren bitartez, omen egin gura deutso Laboa personeari eta sortzaileari baina, baita, artista eta intelektualen mobimentu zabal bati, euskal ondare eta nortasunaren parte diran emoitzak eskaini zituen-eta, euskeraz eta euskal kulturearen barrutik sortuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu