Gari badoa

Bizkaie! 2008-12-29 10:23   Musikea

Abeslari legazpiarrak etena egitea erabagi dau atzerrira joateko baina aurretik Bilboko Kafe Antzokian azken kontzertua emongo dau lagunez inguratuta. Urtarrilaren 15an kontzertu berezia emongo dau Garik.

Abeslari legazpiarrak etena egitea erabagi dau atzerrira joateko baina aurretik Bilboko Kafe Antzokian azken kontzertua emongo dau lagunez inguratuta. Urtarrilaren 15an kontzertu berezia emongo dau Garik eta bertan, 'Esperantzara Kondenatua' (2007) azken diskoko kantuez gan, legazpiarraren aurreko lanetako 'Eguzki berritan zaude', '0-tik' kantuak eta Hertzainak taldeko kantu arrakastatsuren bat be entzun ahal izango dira. Kontzertua baino gehiago jai girokoa izango da Gariren agurra eta, horretarako, hainbat lagun izango ditu alboan kantari, besteak beste, We Are Standard, El Menton de Fogarty, Gose, Mi Hermana Corina, Chico y Chica eta Las Fellini.

Bestalde, legazpiarrak aurreratu dauenez, Gose taldeko Iñakigaz batera, lehen disko haretako 'Amets' kantu arrakastatsuaren bertsino dantzagarria preparetan dago.

Kontuak kontu, urtarrilaren 15ean izango da hitzordua Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu