Ibilbide toponimikoak Getxon

Bizkaie! 2010-03-11 17:49

Datorren eguaztenean, martxoaren 17an, izango da herritarrei zuzendutako aurtengo ibilbide toponimikoen lehenengoa, Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskara alkarteak alkarlanean antolatuta.

Datorren eguaztenean, martxoaren 17an, izango da herritarrei zuzendutako aurtengo ibilbide toponimikoen lehenengoa, Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskara alkarteak alkarlanean antolatuta. 'Getxoko leku izenak' toponimia liburuan oinarritutako 10 ibilbide egitea proposatzen dauen ekimenaren hirugarren edizinoa izango da eta aurrekoetan legez, oraingoan be ikastetxe, kultur alkarte, euskaltegi eta herritarrei dago zabalik.

Herri osoko toponimia ezagutzera emoteko helburuagaz, dobako ibilbideak euskeraz izango dira eta gidariak euskera maila entzuleen ulermen mailara egokituko dau. Gainera ikastetxeetarako eskola materiala preparau eta banatuko da, ibilbidea aldez aurretik landu daien.

Udalak udaberriko 4 hilebetez eskainiko ditu ibilbideak, lehenengo bietan (martian eta apirilean) udalerriko 3 euskaltegiei, kultur alkarte eta mintza lagun taldeei zuzenduta; bigarren bi hilebetekoan (maiatzean eta bagilean) ikastetxeei eta lau hilebeteetan zehar herritarrei.

Informazino eskatzeko eta ibilbideetarako aurretik izena emoteko Getxoko Turismo bulegora jo edo 688 635 350 telefono zenbakira deitu leikie persona interesatuek.

Lehenengo bi urteerak arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira eta ganerakoak 19:00etan eta osotu beharreko distantziak 1.000 eta 5.900 metro artekoak izango dira.


Ibilbideak

- Martiak 17: Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa.
- Martiak 26: Bolua-Neguri-Ereaga.
- Apirilak 8: XX. mendeko euskerearen ibilbidea, Portu Zaharrean hasita.
- Apirilak 13: Bolua-Santa Koloma-Bolua-Aiboa.
- Apirilak 22: Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal.
- Apirilak 26: Bidezabal-San Inazio-Neguri.
- Maiatzak 4: XX. mendeko euskerearen ibilbidea, Portu Zaharrean hasita.
- Maiatzak 12: Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa.
- Maiatzak 20: Andra Mari-Sakuskune-Diliz-Andra Mari.
- Maiatzak 28: Andra Mari-Diliz-Galea-Andra Mari.
- Maiatzak 31: Bizkaia Zubia-Zuga

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu