Eusko Ikaskuntzak eta EHUk egungo euskal narratibeari buruzko berbaldi-zikloa antolatu dabe Gasteizen
2010-03-10 11:50 jardunaldiak'Gaurko Euskal Narratiba' gaitzat hartuta, danetara, lau berbaldi eskainiko ditue, danak euskeraz, denpora laburrean ospe handia lortu daben emakumezko lau nobelagilek, hain zuzen, Irati Jimenezek, Katixa Agirrek, Uxue Alberdik eta Ixiar Rozasek.
Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Sailak eta Euskal Herriko Unibersidadeak berbaldi-ziklo bat antolatu dabe Gasteizen 'Gaurko Euskal Narratiba' gaitzat hartuta. Danetara, lau berbaldi eskainiko ditue, danak euskeraz, denpora laburrean ospe handia lortu daben emakumezko lau nobelagilek, hain zuzen, Irati Jimenezek, Katixa Agirrek, Uxue Alberdik eta Ixiar Rozasek.
Aukera ederra, beraz, idazleak entzuteko eta euren lanari eta helburuei buruzko azalpenak ezagutzeko. Idazleari arpegia jarten jako eta hurrekotasun horrek erakarri egiten dau irakurzaletasuna.
Kontuak kontu, ziklo honen helburu nagusia gaur egun euskal narratiban agiri diran ahots barriak ezagutarazotea da. Era berean, asmoa da publiko aurrean emon deiela euren narratibearen giltza.
Antolakuntzaileek jakinarazo dabenez, berbaldiak EHUko Letren Fakultadean izango dira, Gasteizen, gaur, hilak 10, hasi eta maiatzaren 19ra bitartean, 10:30etan hasita. Berbaldietarako sarrerea dobakoa izango da.
Irati Jimenezek ekingo deutso gaur zikloari 'Idaztea, nora jakin gabe' izenburuko berbaldiagaz. Apirilaren 19an izango da hurrengo saioa, Katixa Agirrek eskainiko dauen 'Habitat naturalaren bila' berbaldiagaz. Uxue Alberdik 'Aulki-jokoa' hartuko dau gaitzat maiatzaren 5ean, eta amaitzeko, Ixiar Rozasek 'Negutegia: ahotsa, hitza eta gorputzaren artean' berbaldia eskainiko dau maiatzaren 19an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!