De Diego Brothers taldeak 'Odola/Sangre' izeneko diskoa plazaratu dau
2010-03-10 13:01 MusikeaDe Diego Brothers-en lehenengo diskoa Bizkaiko Bilbaina Jazz Club-ean grabau eben zuzenean (Artimaña, 2005). Horrezaz ganera, aitagarriak dira Juan de Diegoren 'Panza de burro' (Errabal, 2008) eta Victor de Diegoren 'Evolution' (Quadrant Records, 2009) azken lanak.
Juan eta Victor de Diegok 1993an Bartzelonan osotutako boskotea da De Diego Brothers, oraintsu Odola/Sangre izeneko lana plazaratu dauena. Anaia biak musika preparazino sendoaren jaube egin ziran Bilboko Musika Kontserbatoriotik pasau ondoren. Han ekin eutson anaia bakotxak bere bide artistikoari, eta hainbat jaialdi eta alkartetan grabau eta jo eben Pork Pie Hat, Infussion, Papa Blues Band eta Dolphin Blues Band lako taldeakaz. Geroago, Bartzelonara joan ziran bizitera, eta beste maila batera egin eban salto euren musika-karrereak, nazino eta nazinoarte mailako jazz jaialdi askotan parte hartzen hasi ziran-eta: Donostia, Gasteiz, Getxo, Marçiac, Bartzelona, Madril, Terrassa, Leverkussen, Baiona eta beste uri batzuk. Nicholas Payton, Benny Golson, Jesse Davis, Idrish Muhammad, Randy Brecker, Denis Rowland, Teddy Edwards, Jeff Ballard eta Robin Eubanks lako artista handiakaz lan egin dabe.
Molde askotako talde ugarigaz grabau dabe. De Diego Brothers-en lehenengo diskoa Bizkaiko Bilbaina Jazz Club-ean grabau eben zuzenean (Artimaña, 2005). Horrezaz ganera, aitagarriak dira Juan de Diegoren 'Panza de burro' (Errabal, 2008) eta Victor de Diegoren 'Evolution' (Quadrant Records, 2009) azken lanak.
Odola/Sangre diskoaren grabazinoa, nahasketak eta masterizazinoa 2009. urtearen hasieran egin zituen Bartzelonako Laietana estudioan, Jordi Vidal teknikariaren ardurapean. 'Lan honek boskotearen heldutasun musikala erakusten dau, konposizinoan eta joteko eran', dino Errabal zigiluak. Kanta danak Juan de Diegorenak dira 'Carota' (Elisabet Raspall) eta 'Pantxi' (Victor de Diego) izan ezik.
De Diego Bothers taldeak eskaintzen dauen errepertoriora, batez be, Lee Morgan eta Herbie Hancock lako artisten gaiak eta taldearen berezkoak diranak batzen dira. Boskote honen musika-estiloa hirurogeigarren hamarkadakoa da, swing estiloa estilo afrokubatar, funk eta bogalloo estiloakaz buztartzen zan garaietakoa. 'Molde honek freskotasun eta indar handia eskaintzen ditu, zuzenekoetan batez be'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!