Bilboaldea-Lea Artibai eta Ipar Uribe-Busturialdea taldeek jokatuko ditue BBK sariketako finalaurrekoak

Bizkaie! 2010-03-10 16:40   Bertsolaritzea

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak, egunotan egin diran saio biakaz. Durangon lehiatu ziran Durangaldeko eta Bilboaldeko taldeak eta Markinan, barriz, Lea-Artibai eta Enkarterri. Irabazleak eta, beraz, sailkatuak Bilboaldea eta Lea Artibai izan dira. Alkarren kontra jokatuko dabe finalaurrekoa eta beste taldeak Ipar Uribe eta Busturialdea dira.

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak, egunotan egin diran saio biakaz. Durangon lehiatu ziran Durangaldeko eta Bilboaldeko taldeak eta Markinan, barriz, Lea-Artibai eta Enkarterri. Irabazleak eta, beraz, sailkatuak Bilboaldea eta Lea Artibai izan dira. Alkarren kontra jokatuko dabe finalaurrekoa eta beste taldeak Ipar Uribe eta Busturialdea dira.

Durangoko saioa Institutuan egin da institutuko 180 bat ikasle arretatsuren aurrean eta ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak:

DURANGALDEA

BILBOALDEA

18 urte arte

Aitor Bizkarra
Unai Agorria
Ane Alegria

Txaber Ormazabal
Olatz Ipiña
Pello Ormazabal

19-24 urte bitartean

Jon Ander Urkiaga
Ander Aldazabal
Eñaut Uruburu

Arkaitz Zipitria
Iker Uribarren
Irati Erkizia

Eta honeek lortutako puntuazinoak:

DURANGALDEA

BILBOALDEA

18 urte arte

157

190

19-24 urte

221

200

Danetara

378

390

Gaur, hilak 10, Markinako Lea-Artibai ikastetxean 200 bat ikusleren aurrean egin dan saioan, honakoak izan dira kantau daben bertsolariak eta lortutako puntuazinoak:

LEA ARTIBAI

ENKARTERRI

18 urte arte

Nerea Ibarzabal
Josune Aramendi
Elene Lejarzegi

Arrate Zubigarai
Beñat Amezaga
Nuria Cortada

19-24 urte
bitartean

Xabier Iturraspe
Xabat Galletebeitia
Eneko Arrate

Imanol Arrutia
Maialen Akarregi
Aitor Arrutia

LEA ARTIBAI

ENKARTERRI

18 urte arte

177

149

19-24 urte

207

214

Danetara

384

363

Beraz, datorren asteko martitzenean eta eguaztenean, finalaurrekoak egingo dira, Derion eta Zallan.

Finalaurrekoak

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2010/03/16

IPAR URIBE - BUSTURIALDEA

Derio: Txorierri BHI institutua

11:30

2010/03/17

BILBOALDEA - LEA ARTIBAI

Zalla: kultur etxea

10:30

Finala

Eguna

Lekua

Ordua

Martiaren 26a, barikua

KAFE ANTZOKIA - BILBO

19:00

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu