Azkue Literatura Sariak banatu ditue Euskaltzaindiak eta BBK-k
2010-03-10 11:08 sariak-autortzakEkitaldi berean, 'BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria' aurkeztu du Akademiak. Atari horretan, literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak alkarregaz egin daben lan oparoaren barri emoten da.
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dituen Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazinoko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak emon ditue.
Honeek dira 2009ko saridunak:
A mailan, narrazinoan: lehen saria: Zoritxarreko sekretua, Mikela Atxoarena; bigarren saria: Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu, Maialen Akizu; hirugarren saria: Koaderno txikia, June Ugalde.
A mailan olerkian: lehen saria: Nire herria, Maialen Akizu; bigarren saria: Gau beltza, Mikela Atxoarena; hirugarren saria: Maitasun izpiak, Lorea Solana.
B mailan, narrazinoan: lehen saria: Korapilo bako soka, Nerea Eizagirre; bigarren saria: Euria, Amaia Iturriotz; hirugarren saria: Zure ispiluaren ximurrak, Nerea Eizagirre.
B mailan, olerkian: lehen saria: Flora, Leire Arenas; bigarren saria: Txorien jauzi ttikiz, Leire Arenas; hirugarren saria: Musika, Nerea Ibarzabal.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortu ziran. Narrazinoa eta olerkia saritzen dira. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Danetara, aurten 219 lan aurkeztu dira.
Bestalde, urtero legez, aurten be literatura arloko pertsona adituek osotu ditue epaimahaiak, beti be Euskaltzaindiak izentauta. Aurtengo epaimahaikoak honeek izan dira:
-
A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta
-
B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Ibon Egaña
Lan saridunez gan, ondoko lanak argitaratuko dira, epaimahaikoen gomendioz:
A mailan, narrazinoan: Ur, itsasoaren sortzea, Oriane Aiestaran
A mailan, olerkian:Betikoa, Maialen Akizu
B mailan, narrazinoan: Ipuin bat ordubetean izkribatzeko, Goiuri Unanue
BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria
R.M. Azkue Sarien barri emon dan ekitaldi berean, 'BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria' aurkeztu du Akademiak. Atari horretan, literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak alkarregaz egin daben lan oparoaren barri emoten da, eta aurrerantzean Euskaltzaindiaren webgunean kontsultau daiteke. BBK-k eta Euskaltzaindiak 1958an ekin eutsen alkarlanari eta horren frutu dira kaleratu diran ehun argitalpen baino gehiago. Atari horretan lan horreek zerrendatu, deskribidu eta, zenbait kasutan, bertsino digitalean be eskaintzen dira.
Ataria Euskaltzaindiaren Informazino eta Komunikazinoaren Teknologiak batzordearen ekimena da eta Akademiaren Informatika, Salmenta eta Katalogazino Zerbitzuen alkarlanaren emoitza. Aurkezpena Jon Artza Argitalpen Salmenta zerbitzuko arduradunak egin dau.
'BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria'-k hiru atal ditu:
1. Azken barriak
2. Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsino digitala
3. Sariak
Sariei jagoken atalak hiru azpi-atal ditu:
A . BBK-Euskaltzaindia literatura sariak
Sariketa honeek martxan jarri ziranetik mende erdia joan da. Denpora horretan, eboluzino interesgarria bizi izan dabe Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak alkarlanean bideratu dituen modalidade desbardinetako lau literatura sari ezagunek:
-
Txomin Agirre nobela sariak
-
Felipe Arrese Beitia olerki sariak
-
Toribio Altzaga antzerki sariak
-
Mikel Zarate saio sariak
Hasierako garaian, nobelagileak eta antzerkigileak baino ez baziran saritzen be, 1979tik aurrera olerkigileen eta saiogileen izenak be hasi ziran azaltzen eta zabaltzen. Saritutakoen artean badira euskal literaturaren historian eragin nabarmena daben idazleak, Txillardegi, Txomin Peillen, Joxe Manuel Odriozola, Patxi Ezkiaga edota Xabier Mendiguren Elizegi, kasurako. Lan saritu guzti hauen zerrenda eta deskribapena eskaintzen da. Hastapenetako zenbait lanen kasuan, bertsio digitala ere bai.
B . Azkue sariketak (1975-1990)
Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1986an sortu zuen Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin, eta 1990a arte iraun zuen. Urte haietan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik. Urte horietan oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikerlarik jaso zuten saria. Atal honetan saritu ziren lanak zerrendatzen dira, oinarrizko datu batzuk emanez.
C . Azkue sariketak 1991-2008 (Haur eta Gazteak)
Atal honetan sarituak izan diren haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu eta oinarrizko informazioa eskaintzen da. Horretaz gain 1991tik 2008 artean saritutako narrazio eta olerki guztien bertsio digitala eskaintzen da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!