Xabier de Felipe biolinista bilbotarra 'XXII Chapí Hari-Lehiaketa Nazionala'-ren irabazle
2010-03-10 10:14 MusikeaEspainia osoko jotzaileek parte harturik, pasa dan astegoienean, Villenan (Alicante) egin dan 'XXII Chapí Hari-Lehiaketa Nazionala' dalakoan, 22 urteko Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak 1. Saria lortu dau.
Espainia osoko jotzaileek parte harturik, pasa dan astegoienean, Villenan (Alicante) egin dan 'XXII Chapí Hari-Lehiaketa Nazionala' dalakoan, 22 urteko Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak 1. Saria lortu dau. Pasa dan zapatuko semifinalean, Xabier de Felipek Mozarten 3. Biolin-Kontzertua jo eban, eta domekako finalean Tchaikovskyren Biolin-Kontzertua.
Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian) biolin karrerea egin eban bitartean, EGOko (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Sinfonietta Musikene eta Musikene Orkestra Sinfonikoko Kontzertinoa izan zan Xabier de Felipe azken urteotan. 2009ko 'Nicanor Zabaleta' XVI. Sariaren bekaz, urrian hasi zituan Alemanian bere Postgradu Mailako Ikasketak, Walter Forchert Profesore entzutetsuagaz.
Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak sari garrantzitsuak irabazi ditu:
1. Saria, 2004ko Euskadiko Ikastetxe-Arteko Jotzaile Gazteen Konkurtsoan.
1. Saria 'Acordes 2007' Txapelketan, 'Kinteto Musikene' taldeko biolinista moduan, Espainiako Goi Mailako Kontserbatorio-Arteko Ganbara-Musika Sari inportanteena.
Schleswig-Holstein, Gazte Orkestra Internazionaleko partaidea izan da 2007-2008-2009 denporaldietan. Orkestra honegaz, Alemania, Errusia, Armenia, Lituania, Brasil, Hungaria eta Danimarkan jo izan dau, Christoph Eschenbach, Iván Fischer, Zoltán Kocsis eta Christopher Hogwoodek zuzendurik. Pasa dan urtarrilean, Xabier de Felipek Junde Deutsche Philharmonie (Alemaniako Gazte Orkestra) ospetsuagaz debutau eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!