'Jon & Sugramas', Jon Gurrutxagaren proiektu barria martxan

Bizkaie! 2010-03-09 14:41   Musikea

Martiaren 26an Bilboko Koba estudioan sartuko dira Xanpe soinu teknikariagaz batera euren lehenengo diskoari formea emoteko asmoz. Estreinako lana maiatzaren hasieran aurkeztuko dabe Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.

Arima Beltza taldeko abeslari eta UEK taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu barria da 'Jon & Sugramas'. Abesteko dauen pasinoa asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria orain bi urte inguru hasi zan proiektu honetako kantuei formea emoten. Kantu pilo bat sortu ostean, taldea osotzea erabagi eta horretarako aspaldiko lagunakaz batu da. Sugeagaz lotutako landarean oinarriturik 'Sugramas' izenaz bataiatutako bandan Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak dagoz gitarra eta baterian eta Andrakan taldean be badabilen Andoni Mujika elgoibartarra, barriz, baxuan.

'Jon & Sugramas' proiektuan rocka izango da nagusi, bluesaren eragina be atzemoten da, baina batez be 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena dauena. Diskoa grabetan hasi aurretik kontzertu batzuk eskaini ditu taldeak motorrak berotzen hasteko eta martiaren 26an Bilboko Koba estudioan sartuko dira Xanpe soinu teknikariagaz batera euren lehenengo diskoari formea emoteko asmoz. Estreinako lana maiatzaren hasieran aurkeztuko dabe Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu