Hip Hopa Guggenheim Bilbao Museoan Jotamayúscula-ren eta Almah Mater DJ-en eskutik
2010-03-11 10:36 MusikeaMartiaren 12an, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.
Martiaren 12an, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira. Oraingo honetan, bertaratzen diranek Robert Rauschenberg: Gluts eta Guggenheim Bilbao Bildumearen aukeraketak erakusketez gozau ahal izango dabe honako honeen musikea entzuten daben bitartean: Bilboko Almah Mater DJs, Radio 3-en esatari Jotamayúscula eta Jake Fairley kanadarra, Erresuma Batuko Border Community diskoetxe ospetsuko DJa.
22:00: hip hopa
ALMAH MATER DJs (Fever, Bilbo). Bilboko Almah Mater DJs taldeak kaleko errima gordinak erabilten ditu mezuak zabaltzeko. Euren soinua Club-aren eta Old Skool Beats-en artean kokatzen da, eta scratching teknikea bikain menperatzen dabe.
23:00: hip hopa
JOTAMAYÚSCULA (Zona Bruta - El Rimadero Radio 3). Jatorri ginearreko artista hau estaduko hip hop-aren adierazle nagusienetako bat da bai DJ moduan, bai El Club de los Poetas Violentos bere taldearen produktore moduan egiten dauen lanagaitik. Bere estudiotik pasau dira estilo horretako artista garrantzitsuak, besteak beste, Violadores del Verso, La Mala Rodríguez eta SFDK. 1998tik Radio 3-ko El Rimadero programea zuzentzen da.
0:00: musika elektronikoa
FAIRMONT (Traum, Border Community, Kanada). Kanadako Jake Fairleyren musikea ondorengo estiloen artean mobiduten da: ambient techno erromantiko eta leuna, minimal dub-a eta no-wave zaratatsua. Oraintsu James Holden-en Border Community diskoetxeagaz hasi da lanean. Bertan lantzen dauen soinuak pop-aren eragina dauka eta techno-a doinu hipnotikoez bustiz lortzen dau. Nahasketa horren emoitzea oso erakargarria da.
Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12€ Publiko orokorra eta 8€ Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua.
Dagoeneko salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotea sarrerea gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategaitik trukatzeko).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!