AEK-K 382. kilometroa egin dau Rith 2010en
2010-03-12 12:43 Euskaldunak munduanGoizean, AEKren arduradunak Emer Costello Dublingo alkate andreagaz eta Rith 2010 ekimeneko arduradunakaz batu ziran Dublingo udaletxean, eta oroigarria jaso eben alkatearen beraren eskutik, Rith inspirau dauen Korrikaren antolatzaile izateagaitik.
AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta Korrikaren arduradun Edurne Brouardek Rith 2010en lekukoa hartu eben atzo gauean Dublingo Patrick Street-en 382. kilometroa egiteko. Goizean, AEKren arduradunak Emer Costello Dublingo alkate andreagaz eta Rith 2010 ekimeneko arduradunakaz batu ziran Dublingo udaletxean, eta oroigarria jaso eben alkatearen beraren eskutik, Rith inspirau dauen Korrikaren antolatzaile izateagaitik.
Izan be, ideia Euskal Herriko Korrikaren barri izan ebenenea bururatu jaken Rith 2010en antolatzaileei, eta ekimena hobeto ezagutzeko asmoz Tuterara etorri ziran pasa dan urtean 16. Korrikaren hasiera ekitaldira. Orain, euren hizkuntzearen aldeko lasterketea abian jarteko momentua heldu jakenean, Korrika eta AEK konbidatu ditue bertan parte hartzera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!