Kontsumitzailearen Eskubideen Nazinoarteko Eguna da gaur

Bizkaie! 2010-03-15 10:52

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Alkarteak kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak gogora ekarri gura ditu.

Gaur, martiak 15, Kontsumitzailearen Eskubideen Nazinoarteko Eguna da eta, horren harian, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Alkarteak kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak gogora ekarri gura ditu:


Kontsumitzailearen eskubideak


- Oinarrizko beharrak asetzea. Bizitzarako oinarrizkoak diran ondasun eta zerbitzuak eukiteko eskubidea.
- Osasun eta segurtasunaren babesa. Bizitzarako arriskutsuak edo kaltegarriak diran produktuen kontra babesteko eskubidea.
- Interes ekonomiko eta sozialen babesa. Kontsumitzailea babesteko legeek dinoen legez.
- Informazinoa. Eskaitzen jakozan produktu eta zerbitzuei buruz informazino osoa eta benetakoa jasoteko eskubidea.
- Hezkuntzea eta norabidea. Kontsumitzaile arduratsua izateko informazinoa eta hezkuntzea eukiteko eskubidea.
-Aukera librea. Merkaduaren produktuen artean presinorik barik aukeratzeko eskubidea.
- Konponketea edo kalteordaina. Produktu bat akastuna danean edo kontsumitzailearen interesak kaltetzen dituanean, konponketea edo neurriko kalteordaina jasoteko eskubidea.
- Antolakuntza eta aintzat hartzea. Gizartean aintzat hartzen diran kontsumitzaileen alkarteatan parte hartzeko eskubidea.
- Gitxiagotasun, menpekotasun edo defentsarik ezaren kontrako babesa.
- Ingurune garbia. Kutsadurarik bako ingurune batean lan egin eta biziteko eskubidea.


Kontsumitzailearen eginbeharrak


- Kontzientzia kritikoa. Kontsumitzaileak adi egon behar dau eta produktu zein zerbitzuen kalidadea aztertu.
- Norbanakoaren ekimena. Kontsumitzaileak bere buruaren lehen defendatzailea izan behar dau eta edozein bidebakokeria salatu.
- Giza ardurea. Kontsumitzaileak besteak kontuan izan behar ditu edozein ekintzatan. Iruzurra onartzean (fakturea ez eskatzea, berbarako), besteei kalte egiten deutse.
- Ingurugiroaz arduratu. Kontsumitzaileak ingurugiroa ez zinkintzeko betebeharra dau, naturea errespetatuz eta haren baliabideak zainduz.
- Alkartasuna. Kontsumitzaileak kontsumitzaileen defentsarako alkarteetan parte hartu beharko leuke, alkarteon lana indartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu