Arabar Errioxako 14 upategik parte hartuko dabe martiaren 21etik 23ra Proweingo (Alemania) ardao azokan

Bizkaie! 2010-03-11 13:37   Jan edanak

Alemania munduko ardao inportatzaile nagusiena da, kontsumiduten dauen %75 inportautako ardaoa baita. Izan be, ardao gehiena Italiatik, Frantziatik eta Espainiatik ekarritakoa da.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila Prowein 2010 ardao azokan izango da, euskal upategiak nazinoarte mailan bultzatzeko asmoz. Azokea Dusserldorf uri alemanean egingo da martiaren 21tik 23ra eta, aurtengo edizinoan, Euskadiko pabiloian, Arabar Errioxako 14 upategiren ordezkari izango diran 132 ardao erreferentzia aurkeztuko dira.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren arabera, Alemania ardao produktu gehien kontsumiduten dauen laugarren herrialdea da, Frantzia, Italia eta AEBen atzetik. Ganera, ardao baltza gehien kontsumiduten dauena da eta, horregaz batera, ardao zuria be bai (kontsumoaren % 40).

Bestalde, Alemania munduko ardao inportatzaile nagusiena da, kontsumiduten dauen %75 inportautako ardaoa baita. Izan be, ardao gehiena Italiatik, Frantziatik eta Espainiatik ekarritakoa da.

Alemaniako merkadua esportatzaile barrientzat erakargarria bada be, beteta dago eta azken urteetako bolumenak iraunkor mantendu dira. Banaketa bideak presino handia egiten dau prezioetan. Espezializautako merkataritzea oso garrantzitsua da oraindino be kalidadezko produktua eskaintzen dauen esportatzaile txikiarentzat.

Prowein Azokan egotea, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak Arabar Errioxako ardaoa nazinoarteko merkadu desbardinetan sustatzeko egingo dituan ekintzen barruan kokatzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu