iTunesek 10.000 miloe abesti saldu ditu

Bizkaie! 2010-02-26 11:51   Musikea

Johnny Cashen 'Guess Things Happen That Way' izan zen datu sinboliko horretara heldu dan abestia. Woodstockeko (Georgia, AEB) biztanle batek erosi eban eta saritzat iTunesen dendan 10.000 dolarreko gastua egiteko aukerea izango dau.

Applen ikusentzunezko denda birtualak, iTunesek, 10.000 miloe abesti saldu ditu honezkero. Hola, Internet bidezko musika-salmentan liderra da, Kaliforniako konpainiak azaldu dauenez.

Johnny Cashen 'Guess Things Happen That Way' izan zen datu sinboliko horretara heldu dan abestia. Woodstockeko (Georgia, AEB) biztanle batek erosi eban eta saritzat iTunesen dendan 10.000 dolarreko gastua egiteko aukerea izango dau.

2003an sortu eben Applen dendea eta 12 miloe abesti baino gehiagoko katalogoa dauka mundu osoan zehar. 'Gure bezeroei esker ona azaldu nahi deutsegu, 10 miloeko marka hori lortzeagaitik. iTunes munduko musika saltzailerik garrantzitsuena da eta harro gagoz horregaitik', azaldu dau Eddy Cue Applen Interneteko zerbitzuetako presidenteordeak.

Hamabi miloe abesti baino gehiagoko katalogoa dauka eta 55.000 telebista-serietako atal.


Gaiaren harian, euskal musikea deskargetako:

ibaimusic.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu