Ohorezko euskaltzain barriek diplomak jaso ditue

Bizkaie! 2010-02-26 13:28   Euskerea berbagai

Hona hemen zerrendea: Pakita Agirre, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Joxe Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

Gaur, zezeilak 26, Euskaltzaindiak izentau barri dituan ohorezko euskaltzainei diplomak banatu jakez. Ekitaldia Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15) izan da. Danetara, 11 ohorezko euskaltzain barri izentau zituan Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean.

Hona hemen zerrendea: Pakita Agirre, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Joxe Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

Ekitaldian zortzi ohorezko euskaltzain izan dira eta 'euskerearen aldeko merezimendu bikainak' autortzen dituan Euskaltzaindiaren diploma bana jaso dabe. Holan esan deutse Andres Urrutia euskaltzainburuak: 'askotarikoak dira zuen eginak, berbetan nahiz egintzetan, euskalgintzearen esparruan. Horreek eskertu nahi ditu Euskaltzaindiak ekitaldi honegaz eta bide batez, zuen presentzia erabili zor jatzuen ohorezko izate hori nabarmentzeko eta azpimarratzeko gizartearen aurrean'.

Urrutiaren esanetan, 'Euskal Herri osoa dago hemen ordezkatuta zuen bitartez. Beraz, Euskaltzaindiak gogoratu nahi dau herri hau hizkuntza eta kultura baten jaube dala, eta zer esanik ez, guztiok garela hizkuntza eta kultura horren partaide eta eragileak'. Ondoren, ohorezko euskaltzain barrien ezaugarri bat azpimarratu dau, 'eragile' dirala, hain zuzen. 'Holan -esan dau- erakutsi dozue, eragin handikoak zarielako euskal kulturan eta eragin luzekoak nahi zaituegulako Euskaltzaindian eta euskal munduan'.

Fishman, Iriondo eta Lete ekitaldian izaterik ez dabe izan. Beste guztiek berba batzuk esan ditue, eskerrak emonez eta euren poza adierazoz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu