Eusko Ikaskuntzeak ondare historiko-artistikoagaz loturea daben gaiak aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-02-26 13:51   jardunaldiak

Eusko Ikaskuntzako Arte Plastiko eta Monumentalen Sailak lau saiotan egingo dan zikloa antolatu dau. Gasteizko topaketeagaz batera (zezeilak 26-27), Bilbon (martiak 26-27), Donostian (apirilak 16-17) eta Iruñean (maiatzak 28-29) egingo dira jardunaldiak.

Eusko ikaskuntzeak 'Arte ondarea Hego Euskal Herrian' izenburuko jardunaldiak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau uriburuetan, ondare historiko-artistikoagaz loturea daben gaiak aztertzeko amesagaz. Lehenengo jardunaldia Gasteizen izango da zezeilaren 26an eta 27an. Arte ondarea Hego Euskal Herrian' izenburuko jardunaldiak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau uriburuetan, ondare historiko-artistikoagaz loturea daben gaiak aztertzeko amesagaz. Lehenengo jardunaldia Gasteizen izango da zezeilaren 26an eta 27an.

Antolatzaileen arabera, 'ondare historiko-artistikoa ez da lurralde zehatz baten iraganaren produktua, bere oraina zein biztanleen paisaje fisiko eta emozionala osotzeko elementua baino'.

Eusko Ikaskuntzako Arte Plastiko eta Monumentalen Sailak lau saiotan egingo dan zikloa antolatu dau. Gasteizko topaketeagaz batera (zezeilak 26-27), Bilbon (martiak 26-27), Donostian (apirilak 16-17) eta Iruñean (maiatzak 28-29) egingo dira jardunaldiak.

Helburua ondare historiko-artistikoaren egoerea bultzatzea da, baita bere puntu indartsu eta ahulak aztertzea, erakunde desbardinetako arduradun eta teknikariak hartu-emonetan jartea, arazoak topau eta konponbide posibleak aztertzea eta urrats bakotxean espezialista garrantzitsuenak eta inplikautako agenteak kontuan hartzea.

Bihar eta etzi, Gasteizen (Bibat), 'Ondarearen lege eremua eta kudeatzeko tresnak' gaia landuko da. Jose Luis Iparragirre Mujika (Eusko Jaurlaritza) eta Mercedes Jover Hernandok (Nafarroako Gobernua) berbaldi bana eskainiko dabe. Arabako ondarearen kudeaketearen inguruko mahai-ingurua eta Hego Euskal Herriko kudeaketearen inguruko beste bat be izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu