Legarreta nagusi Iruritan
2010-03-01 13:10 BertsolaritzeaXabier Legarreta nagusitu zan Nafarroako Bertsolari Txapelketearen bigarren finalaurrekoan eta Lesakako finalerako zuzeneko sailkapena lortu eban. Bertsolari aranoarra seguru ibili zan saio osoan, eta huts nabarmenik egin barik, erraz lortu eban lehen postua.
Xabier Legarreta nagusitu zan Nafarroako Bertsolari Txapelketearen bigarren finalaurrekoan eta Lesakako finalerako zuzeneko sailkapena lortu eban. Bertsolari aranoarra seguru ibili zan saio osoan, eta huts nabarmenik egin barik, erraz lortu eban lehen postua.
Kontuak kontu, bete egin zan Iruritako Gizarte Bilgunea, 200 lagundik gora alkartu zan saioa ikusteko eta giroa beroa izan zan. Kanpoan haizete gogorra ebilen eta horren eraginez argindarra joan zan; azkenean, generadore baten laguntzaz egin ahal izan zan saioa. Oro har, saioa gorabeheratsua izan zan, finalean egoteko nahia euken bertsolari guztiek eta hainbat momentutan presinoak bertsolariak lotu zituan.
Iñaki Alemanek jaso zituan txalorik gehien. Iruritako semea da Aleman eta herrikideek gogoz animau eben bere bertsolaria. Bere ohiko umorea eta naturaltasuna erabiliz Alemanek hirugarren egin eban. Bere aurretik, bigarren postua Julen Zelaieta 2008ko Nafarroako txapeldunarentzat izan zan. Ganerako bertsolarien moduan, Zelaietak zain egon beharko dau Atarrabiako azken finalaurrekoetako puntuazinoak ezagutu arte, finalera pasauko dan ala ez jakiteko.
Honakoa izan zen puntuazinoa:
Xabier Legarreta 404,5 puntu.
Julen Zelaieta 385,5 puntu.
Iñaki Aleman 375 puntu.
Iñigo Olaetxea 368 puntu.
Miel Mari Elosegi 'Luze' 359,5 puntu.
Iñigo Ibarra 331 puntu.
Legarretagaz batera, Etxarriko finalaurrekoan sailkatu zan Julio Soto da finalean lekua ziurtatua dauen bertsolari bakarra. Martiaren 7an Atarrabian jokatuko dan azken finalaurrekoa erabagigarria izango da aurtengo finalean nortzuk kantauko daben jakiteko eta gauzak oso estu dagoz. Lehenengoa zuzenean sailkatuko da eta ganerako bost postuak puntuazinoaren arabera erabagiko dira.
Oraingoz, holan dago sailkapena:
1.- Julio Soto 421 puntu.
2.- Xabier Legarreta 404,5 puntu.
3.- Estitxu Arozena 397 puntu.
4.- Oskar Estanga 392 puntu.
5.- Xabier Terreros 390,5 puntu.
6.- Julen Zelaieta 385,5 puntu.
7.- Iñaki Aleman 375 puntu.
8.- Ander Fuentes 'Itturri' 370,5 puntu.
9.- Iñigo Olaetxea 368 puntu.
10.- Miel Mari Elosegi 'Luze' 359,5 puntu.
11.- Saioa Alkaiza 336 puntu.
12.- Iñigo Ibarra 331 puntu.
Hurrengo saioa: martiaren 7an, Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian, 17:30ean. Bertsolariak: Jon Barberena, Arkaitz Goikoetxea, Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe eta Aimar Karrika.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!