Bertsolari Gazteen XVIII. BBK sariketearen ateetan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-03-01 09:39   Bertsolaritzea

Martiaren 3an hasi eta 26an akabauko da aurtengo BBK Sariketea. Esklusiba hori baino ez deutsuet emongo gaur eguerdiko 12:00etan izango dalako aurkezpena. Jakingo dozuen legez, taldeka egiten dan sariketea da. Taldeak Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea Artibai, Enkarterri eta Bilboaldea dira.

Martiaren 3an hasi eta 26an akabauko da aurtengo BBK Sariketea. Esklusiba hori baino ez deutsuet emongo gaur eguerdiko 12:00etan izango dalako aurkezpena. Jakingo dozuen legez, taldeka egiten dan sariketea da. Taldeak Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea Artibai, Enkarterri eta Bilboaldea dira. Talde bakotxeko 6 gazte egongo dira saio bakotxean, era honetan banatuta: 19 urtera artekoak eta 25 urtera artekoak.

Saio birik bat Bizkaie!ko orriotaraino ekarten ahaleginduko naz. Izan be, aurten be epaile-beharrak egiteko subertea eukiko dot eta sariketa honetan ondo be ondo pasetako oportunidadea emoten deust. 19 urtera artekoetan, batez be, umeen ideakaz harrituta geratzen gara puntuetan gabilzanok. Igaz, berbarako, baten baino gehiagotan begiratzen geuntsan alkarri Arkaitz Estiballesek, Juanjo Respaldizak eta hirurok.

Bizkaiko Txapelketan eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusian ikusi eta entzun doguzan bertsolari bizkaitarrak badaukie BBK Sariketearen barri. Horretan azkenengo aurpegi barriak Jone Uria eta Miren Amuriza izan dira. Biak be saio itzelak egin dabez eta irabazi be bai batonbat.

Sariketearen palmaresa

Urtea

Irabazlea

Bigarrena

Bizkaiera egokiena

Finalistarik gazteena

1993

Lea Artibai

Durangaldea

Haritz Lopategi

Joseba Gojenola

1994

Busturialdea

Durangaldea

Haritz Lopategi

Onintza Enbeita

1995

Busturialdea

Durangaldea

Asier Legarreta

Anartz Aranguena

1996

Lea Artibai

Busturialdea

Xabier Enbeita

Gorka Ostolaza

1997

Lea Artibai

Bilboaldea

Urtzi Urrutikoetxea

Xabier Paya

1998

Lea Artibai

Bilboaldea

Ibon Ajuriagojeaskoa

Xabier Paya

1999

Ipar Uribe

Bilboaldea

Ander Ibarra

Oihana Bartra

2000

Busturialdea

Lea Artibai

Eñaut Intxaurraga

Amaia Jauregizar

2001

Lea Artibai

Ipar Uribe

Jon Rementeria

Miren Ibarluzea

2002

Ipar Uribe

Busturialdea

Iñaki Iturrioz

Ander Elortegi

2003

Arratia

Busturialdea

Miren Amuriza

Jurek Ziemkiewicz

2004

Ipar Uribe

Arratia

Oihana Bartra

Jurek Ziemkiewicz

2005

Durangaldea

Arratia

Oihana Bartra

Miren Amuriza

2006

Durangaldea

Ipar Uribe

Miren Amuriza

Jone Uria

2007

Ipar Uribe

Busturialdea

Eñaut Uruburu

Imanol Uria

2008

Bilboaldea

Ipar Uribe

Amaia Uribe

Imanol Uria

2009

Ipar Uribe

Lea Artibai

Xabier Iturraspe

Josune Aramendi

Trankil eta ondo kantau dagiela partaide guztiek!

Akabetako kontutxo bat: Zeanuriko seme-alaben semea katigu ikusi neban aurreko astean Gorbeian zehar. Animo berari eta bere familiari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu