Ibilaldia´10en kantea eta bideoklipa aurkeztu ditue
2010-02-25 14:28 Euskerea berbagaiBermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dau Ibilaldiaren 32. edizinoa eta, ardura horreen artean, jaia alaituko dauen kantea be badago, gaur Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dabena. Horregaz batera, bideoklipa be aurkeztu dabe. Korrontzi taldearen buru dan Agus Barandiaranek jaso eban ikastolako Jose Muruaga irakaslearen eskutik kantea egiteko proposamena eta erantzuna baiezkoa izan zan. Bideoklipaz, barriz, Javi Elortegi zine-zuzendaria arduratu da.
Bermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dau Ibilaldiaren 32. edizinoa eta, ardura horreen artean, jaia alaituko dauen kantea be badago, gaur Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dabena. Horregaz batera, bideoklipa be aurkeztu dabe.
Korrontzi taldearen buru dan Agus Barandiaranek jaso eban ikastolako Jose Muruaga irakaslearen eskutik kantea egiteko proposamena eta erantzuna baiezkoa izan zan. Bideoklipaz, barriz, Javi Elortegi zine-zuzendaria arduratu da. Aurkezpenean izan dira Barandiaran, Muruaga eta Elortegi, Bizkaiko Ikastolen Alkarteko presidente Juan Carlos Gomez eta Eleizalde ikastolako presidente Markel Goikoetxeagaz batera.
'Konturatu gara azken Ibilaldietako kanta asko ahaztu egin dirala eta, horregaitik, erispide batzuk jarri genduzan geure kantea sortzerako orduan: abestia kantetako modukoa izatea, euskal kutsuduna, jantzagarria, ikastolako presentzia izatea eta izen entzutetsuen kolaborazinoa izatea', azaldu dau Muruaga irakasleak. Agus Barandiaran Korrontzi taldeko buruak jaso eban enkargua, eta baita bete be, trikitixa doinuakaz alaituta, folk ikutuagaz, Alex Sardui eta Mikel Urdangarin lako musikari handien ekarpenagaz sortu baitau kanta alai eta jantzagarria. 'Erronka polita zan Korrontzirentzat kanta hori egitea, berton be geure burua ezagutzera emoteko balio deuskulako, gehiago ezagutzen gaitue-eta kanpooan etxean baino'.
Bideokliparen kasuan, argi eukiela zehaztu dau Muruagak: 'Javi Elortegi lako zine-zuzendari handia herrikoa izanik, berak egingo eban'. Proposamena egin eta 'itxi neure kontu' izan zan Elortegiren erantzuna, beraz, Eleizalde ikastolako antolatzaileak lasai geratu ziran. Bideoan, hainbat pertsona ezagun agiri dira, Ilaski Serrano, Abel Barriola, Julio Ibarra, Julian Iantzi..., ikastolako ikasle, irakasle eta beste hainbestegaz batera, jantzan. Berezitasun moduan, azpimarragarria da aldi baterako aktoreek kantearen letran esaten dana gorrentzako hizkuntzan transmitidutea, 'holan, mezua ahalik eta jente gehienari ailegetan jako', azaldu dau Elortegik.
Euskerearen erabilerea sustatzea da kantearen letren oinarria eta, tartean, Bermeon hain erabiliak diran berbak agiri dira: marigoran, kikunbera, itsasoa, txo, kalian gora-kalian behera... Muruaga bera arduratu da zeregin horretaz.
Gaur Bilbon aurkeztutakoak zapatu honetan, zezeilak 27, Bermeoko Artza frontoian 22:00etatik aurrera egingo dan jaian egongo dira ikusgai, Korrontzi eta Oinkari taldeen ikuskizunakaz eta bideokliparen emonaldiagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!