Hazkundea eta zabalkundea dira Elhuyarren helburuak datozan hiru urteetarako

Bizkaie! 2010-02-08 11:48   Euskerea berbagai

Hazi eta zabaldu. Horreek dira Elhuyarren helburu korporatiboak, datozan hiru urteetarako. Elhuyar Fundazinoak gogotsu eta baikor ekin deutso 2010. urteari. Elhuyarren Patronatua 2009. urteko balorazinoa egiteko eta 2010. urteko kudeaketa-plana onartzeko batu da. Bilera horretan, 2009ko irailean amaitu eban V. Gogoeta Estrategikoaren aurkezpena egin dau.

Hazi eta zabaldu. Horreek dira Elhuyarren helburu korporatiboak, datozan hiru urteetarako. Elhuyar Fundazinoak gogotsu eta baikor ekin deutso 2010. urteari. Elhuyarren Patronatua 2009. urteko balorazinoa egiteko eta 2010. urteko kudeaketa-plana onartzeko batu da. Bilera horretan, 2009ko irailean amaitu eban V. Gogoeta Estrategikoaren aurkezpena egin dau.

Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak 2009. urteko ekintza aitagarrienak gogorarazo ditu: Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, Teknopolis telebista-programaren X. urteurrena, Teknopolis-ek Europako zientzia-dibulgazinoari buruzko programa onenaren saria jaso izana (Johnson&Johnson popular science TV Award saria), barriztautako Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria, 'Zientzia eta teknologiaren irudikapenak Euskal Herrian' azterketa-lanaren aurkezpena, Z Izpiak dibulgazino-saila martxan jartea Bill Brysonen 'Ia denaren historia labur bat' liburuagaz, eta Elhuyarreko I+G taldearen Anhitz aditu birtuala Polonian saritua izatea (Computacional Linguistics Aplications nazinoarteko workshop-ean: aplikazino onenaren saria lortzea).

Elhuyarren IV. Gogoeta Estrategikoa 2006-2009 epeari jagoko eta 2009. urteak epe horren amaierea ekarri dau. '2009. urtea mamitsua izan da eta IV. Gogoeta Estrategiko honek bere emoitzak emon ditu', azaldu dau Elhuyarrek. Esaterako, Elhuyar Fundazinoa Euskal Herriko Hizkuntzen Industriaren LANGUNE alkarte sortu barriaren kide eta sortzailea da. Hizkuntzen tratamentuagaz zerikusia daben produktuak eta zerbitzuak diseineteaz, produziduteaz eta komertzializeteaz arduratzen dan jarduera-sektoreko hainbat enpresa eta erakundek Euskal Herriko Hizkuntzen Industriaren LANGUNE izeneko alkartea sortu dute, eta tartean Elhuyar Fundazinoa dago.

Ganera, Elhuyarren Patronatuaren batzar horretan, Itziar Nogerasek datozan hiru urteetan Elhuyarren norabidea zein izango dan aurkeztu dau. Elhuyarren Zuzendaritzeak igazko udabarrian abiarazo eban gogoeta estrategikoan 40 bat lagunek parte hartu dabe; hiru taldetan antolatu dira (hizkuntza-zerbitzuak, zientziaren komunikazinoa eta talde eragilea) eta Elhuyarren Patronatuak be parte hartu dau. Prozesu parte-hartzaile baten bidez eta aholkularitza-enpresa baten gidaritzapean egin dan gogoeta estrategiko horren ondorioz, helburu korporatiboak, erronkak, ildo estrategikoak eta Elhuyar kulturaren gakoak definidu dira.

'Gauza onak, ongi eginak' leloa gidari hartuta, hauxe da Elhuyarren helburua: zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskerearen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizarteagaz bat eginda, balio erantsiko zerbitzu, tresna eta baliabideak garatzea, barrikuntzea ardatz izanik.

Elhuyarrek ardatz nagusi bi ditu; batetik, zientziaren dibulgazinoa eta, bestetik, hizkuntza-zerbitzuak. Zientziaren dibulgazinoan askotariko publikoarengana ailegau gura dau: publiko orokorra, ume eta gazteak, publiko espezializatua (ikerlari, kazetari…) eta gizarte-eragilea. Hizkuntza-zerbitzuen arloan, barriz, hiru zerbitzu-mueta eskainiko ditu Elhuyarrek: hizkuntza-kudeaketea, itzulpenak eta zuzenketak; hiztegiak eta corpusak, eta azkenik, hizkuntza-teknologien I+G.

Hori guztia oinarri hartuta, helburu korporatibo bi zehaztu dira: hazkundea eta zabalkundea. Egitasmo barriak abiatuz eta erronka barriei erantzunez haztea da amesa. Egungo proiektuen edo proiektu barrien erabiltzaile-kopurua handitu egingo da zabalkundea lortzeko. Inoiz baino gehiago, gizarteagaz bat egiteko apustua egingo dau Elhuyarrek. Elhuyarren izena eta izana eta barrikuntzea ardatz hartuta, lanaren kalidadea izango da Elhuyarren markea.

Elhuyar Fundazinoa osotzen daben kide guztiek, bazkideak barne, ahalegina egingo dabe Elhuyarren lana gizartetik ahalik eta hurren egoteko eta gizarteagaz batera garatzeko. 2012. urtera arteko ibilbidea luzea da eta, 'bidaia honetan, Elhuyarren lagun izan gura dauenak, ateak guztiz edegita ditu. Elhuyarren etorkizuna guztion artean eregitea da amesa'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu