Adin txikikoak eta Internet: arriskuak eta aholkuak

Ekaocuv 2010-02-08 14:34

Zezeilaren 9a mundu osoan 2010eko Internet Seguruaren Nazinoarteko Eguna da, Interneten erabilera seguruaren aldeko Europako Sareak antolatuta. Aurtengo helburua adin txikikoak babeste aldera Interneten desegokiak diran eduki zein irudien zabaltzearen prebentzinoa da.

Zezeilaren 9a mundu osoan 2010eko Internet Seguruaren Nazinoarteko Eguna da, Interneten erabilera seguruaren aldeko Europako Sareak antolatuta. Aurtengo helburua adin txikikoak babeste aldera Interneten desegokiak diran eduki zein irudien zabaltzearen prebentzinoa da.

Umeen Pornografiaren Kontrako Ekintza GKEak eta Babestu Itzazu Erakundeak Internet sarritan erabilten daben 10 eta 17 urte arteko 4.000 neska eta mutili itaunduta, Espainia mailan 'umeen segurtasuna eta adin txikikoen ohiturak Interneten' izeneko ikerketea egin dabe. Ikerketa honek arduratuta egoteko emoitzak itxi ditu, EKA/OCUV alkarteak azpimarratu dauenez.

- Internet erabilten daben adin txikikoen % 54,5k ez dau ezelako informazinorik jaso oinarrizko segurtasun arauei buruz.

- % 86 iragazki sistemarik ez daben ordenagailuetatik sartzen da Internetera.
- % 28 webgune pornografikoetan sartzen da.
- % 38 indarkeriazko edukiak dituen webguneetan sartzen da.
- % 16 eduki arrazista edo xenofoboa daben webguneetan sartzen da.
- % 18 sexua baino beste ardatz ez daben chat guneetan sartzen da.
- Internet sarritan erabilten daben adin txikikoen % 44k inoiz sexu-jazarpena sentidu izan dau.
- % 11k irainak jasan ditu beste internauten aldetik.
- Halanda be, % 1,5ek baino ez dau esaten bildurtuta dagoanik eta, beraz, ez dabe euren burua arriskuan ikusten.
- % 30ak bere telefono zenbakia emon dau Interneten.
- % 16k bere etxeko helbidea emon dau Interneten.
- % 14,5 Internet bidez ezezagun bategaz berbatutako zita batera joan da.
- Hamar adin txikikotik bat zita batera joan da (batzuk, behin baino gehiagotan) bera bakarrik.
- Adin txikikoen % 7 zita batera joan da inori ezer esan barik.
- Adin txikikoen % 9 zita batera joan da eta bigarren horrek inoan lakoa ez zan pertsona bategaz alkartu da.
- Adin txikikoen % 2 zita batera joan eta heldu bategaz alkartu da.


Aholkuak gurasoentzat

-Egin berba seme-alabakaz eta jakinarazo Interneten erabilera seguruak dauen garrantziaz.
- Chat, Messenger, MySpace, Facebook eta antzekoetan ezagututako pertsonei norberaren datuak ez emoteko azaldu.
- Galdetu ze webgune ikusten dituen, nogaz egiten daben berba...
- Galdetu Messenger edo antzeko kontuetan gehitu dituen datuei buruz: nortzuk diran, non ezagutu dituen...
- Irakatsi mezu susmagarriak ez dirala erantzun behar, eta arriskua azalten daben edo deserosoak diran mezuak zelan blokeau erakutsi.
- Erabilera-arauak adostu. Hoba da ordenagailua ikus daitekeen leku batean egotea, adin txikikoek ez erabiltea txat-guneak gelako ateak zarratuta dagozanean...
- Gurasoen kontrola bermatzen dauen softwarea instalau, webgune batzuetarako sarbidea mugatuz.
- Birusen kontrako zein nabigazino seguruko programak instalau eta pasahitz gatxak jarri.
- Ez jarri webkamerarik. Egiten bada, mugatu erabilerea segurtasuneko pasahitza ezarrita.
- Adin txikikoek ulertu behar dabe, jazarpen egoeratan, 'gaiztoa' jazarpena egiten dauena dala eta eurak, gaztetxuenak, biktimak.
- Egin berba eurakaz, konfidantza-giroan, gaitzespenik barik, jazarpen edo arrisku egoeren biktimak izaten dagozala igarten badogu. Gure susmoak egia badira, jo Poliziara.
- Egin berba eskolako arduradunakaz edo beste gurasoakaz arrisku-egoerei erantzun bateratua emon ahal izateko.


Gomendioak adin txikikoentzat

- Ez izan kontuan ‘spam’ dalakoa.
- Ez emon norberaren edo familiaren datuak: izenak, helbideak, telefono zenbakiak, Interneteko kodeak edo pasahitzak, kreditu txartelen zenbakiak…
- Ez bialdu norbere argazkirik ezezagunei.
- Ez erabili webkamerak chat guneetan.
- Ez egin berba ezezagunakaz txat bidez.
- Ez erabili gure adinaren barri emoten dauen pasahitzik edo ezizenik.
- Facebook lako sare sozialetan, ez onartu laguntzat ezagutzen ez diran personak.
- Zuzenean ezagutzen ez dozuzanakaz hartu-emonak izateko, erabili dobako posta helbideak, Hotmail edo Gmail muetakoak.
- Ez berbatu hitordurik Internet bidez ezezagunakaz.
- Eraso edo proposamen desegokiko susmoa izan ezkero, esan zure guraso, irakasle edo konfidantzazko helduren bati.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu