Francis Xavier Pasionen 'Jay' filmak irabazi dau Zinegoak 2010

Bizkaie! 2010-02-08 11:09   Barriak

Michele Philibert, Cossimo Santoro eta Gorka Cornejok osotu dabe Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans VII. Nazinoarteko Zinemaldiko epaimahaia, eta aho batez ebatzi dabe zuzendari filipinarraren obrea saritzea. Fikzinozkoa izan arren, zinema dokumentalaren mugan dagoala balorau eta txalotu dabe.

Fikzinozko film luzerik onenari saria Francis Xavier Pasionen 'Jay' filmari emon deutsie 'Filipinetako gizarteak bizi dituan aldaketak buruargitasunez erakusteagaitik'.

Bestetik, Zinegoak-en lehiatu diran film dokumentalek homosexualidadea eta transexualidadearen inguruko ohi ez bezelako ahots, gogoeta eta ikuskerak azaldu dituela nabarmendu dabe epaimahaikideek. Yulene Olaizola mexikarraren 'Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo' lanari emon deutsie saria.

Lesbianismo saria, barriz, Nana Neul alemaniarrarentzat izan da, 'Mein Freund aus Faro' filmagaitik. Epaimahaiaren arabera, 'gidoi eta aktore onak izateaz gan, filmean egoki landu ditu lesbianen arazoak, eta auzitan jarri ditu maskulinidadeari egotzitako balioak'.

Film laburrik onenaren saria Bardi Gudmundsson islandiarraren 'Mama Veit Havo Hun Syngur' lanak eroan dau.

Michele Philibert, Cossimo Santoro eta Gorka Cornejok osotu dabe Bilboko Gay-lesbo-trans VII. Nazinoarteko Zinemaldiko epaimahaia, eta aho batez ebatzi dabe zuzendari filipinarraren obrea saritzea. Fikzinozkoa izan arren, zinema dokumentalaren mugan dagoala balorau eta txalotu dabe. 'Ikuslearen emozinoakaz jokatuz, gizartean jazoten diran aldaketa prozesuetan etenbakoa dan manipulazinoaren barri emoten dau, errealidadea eregitako ideologia eta imaginarioa dala nabarmenduz'.

Sari ez ofizialen artean, Euskal Gidoilarien Alkarteak osotutako epaimahaiak gidoirik onenaren saria emon deutso Panajotis Evangelidis eta Panos H. Koutras greziarren 'Strella' lanari.

Bestalde, bi aitamen berezi banatzea erabagi dabe: Enrique Buchichioren 'El cuarto de Leo' (Uruguay, 2009) eta Marco Berger-en 'Plan B' (Argentina, 2009).

Aktoreen Batasunak osotutako epaimahaiak, barriz, gizonezko erta emakumezko aktore onenaren sariak emon ditu: emakumezkoetan, ex aequo: Angela Vint (Alison Reiden 'The Baby formula' filman egindako lanagaitik) eta Mina Orfanou (Panos H. Koutrasen 'Strella' filman egindako lanagaitik; gizonekoetan, Lucas Ferraro izan da irabazlea Marco Berger-en 'Plan B' filman egindako lanagaitik.

Azken buruan, Kinema Eskolak emondako Gazteria Saria Tanja Bubbel eta Alex Ranisch-en 'Glioblastom' (Alemania, 2009) film laburrak eroan dau.

Zinegoak zinemaldiaren antolatzaileek arrakastatsutzat jo dabe aurtengo edizinoa; Roberto Caston jaialdiko zuzendariak jakinarazo dauenez, 'jentearen erantzuna sekulakoa izan da eta makinatxo bat saiotan sarrerak agortu egin dira. Aurkeztutako filmak kalidade handikoak izan dira eta publikoak pozik urten dau zine aretoetatik'.

Era berean, Txistuaren Showa Lehiaketearen arrakastea be nabarmendu dau Caston jn.ak, expres sormen deialdi honetan 10 film lehiatu dira eta Yogurinha Borovak 300 lagunen aurrean aurkeztutako galan, Pablo Isidroren 'El ataque de las naranjas homófobas' lana saritzea erabagi eben.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu