Beyoncek marka guztiak hausi eta 6 Grammy irabazi ditu
2010-02-01 13:45 MusikeaGrammy sarien ibilbidean, Grammy gehien irabazi dituan emakumea da Beyonce. Hamar izendapen zituan eta 6 sari eskuratu ditu: Urteko Kantu Onena, Pop Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Interpretazino Tradizional Onena eta R&B Musikako Disko Garaikide Onena.
Beyonce Knowles izan da bart Los Angelesen banatu dituen Grammyetako irabazle nagusia. Grammy sarien ibilbidean, Grammy gehien irabazi dituan emakumea da. Hamar izendapen zituan eta 6 sari eskuratu ditu: Urteko Kantu Onena, Pop Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Interpretazino Tradizional Onena eta R&B Musikako Disko Garaikide Onena.
Saririk garrantzitsuenetakoa, barriz, Urteko Disko Onena saria Taylor Swiften 'Fearless' diskoak jaso dau. Bakarlari estadubatuarrak Disko Onenaren, Country Disko Onenaren, Country Kantu Onenaren eta Country Musikako Emakumezko Interpretazino Onenaren sariak irabazi ditu.
Lady Gaga artista polemikoak bi garaikur eroan ditu etxera: Dance/Elektronikako Disko Onena eta Dance Grabazino Onena.
Bestalde, sari preziatuenetako bat izaten da Urteko Lan Onenari emoten jakona eta aurten Kings Of Leon taldeak eskuratu dau. Nashvilleko taldeak, gainera, Rock Kantu Onenaren eta Taldeko Rock Interpretazino Onenaren sariak irabazi ditu.
Los Angeleseko Staples Centerren egindako sari-banaketako momenturik hunkigarriena Michael Jacksonen seme-alabek aitaren Ohorezko Grammya hartu dabenean izan da.
Irabazleak
- Urteko Lan Onena: Kings Of Leonen 'Use Somebody'.
- Urteko Disko Onena: Taylor Swiften 'Fearless'.
- Urteko kantu Onena: Beyonceren 'Single Ladies (Put a Ring on It)'.
- Artista Barri Onena: Zac Brown Band.
- Pop Musikako Gizonezko Interpretazino Onena: Jason Mraz, "Make It Mine' abestiagaitik.
- Pop Musikako Emakumezko Interpretazino Onena: Beyonce, 'Halo' kantuagaitik.
- Pop Disko Onena: The Black Eyed Peasen 'The E.N.D'.
- Taldeko Pop Interpretazino Onena: The Black Eyed Peasen 'I Gotta Feeling'.
- Pop Musikako Ahozko Kolaborazino Onena: Jason Mraz eta Colbie Caillat, 'Lucky' kantuagaitik.
- Pop Intrumentaleko Interpretazino Onena: Bela Fleck, 'Throw Down Your Heart'.
- Pop Instrumentaleko Disko Onena: Booker T. Jonesen 'Potato Hole'.
- Dance/Elektronika Disko Onena: Lady Gagaren 'The Fame'.
- Dance Grabazino Onena: Lady Gaga, 'Pocker Face'k.
- Pop Tradizionaleko Disko Onena: Michael Bubleren 'Michael Bublé Meets Madison Square Garden'.
- Bakarkako Rock Interpretazino Onena: Bruce Springsteenen 'Workin' on a Dream'.
- Taldeko Rock Interpretazio Onena: Kings Of Leon, 'Use Somebody'.
- Hard Rockeko Interpretazino Onena: AC/DC, 'War Machine'.
- Metaleko Interpretazino Onena: Judas Priest, 'Dissident Aggressor' abestiagaitik.
- Rock Instrumentaleko Interpretazio Onena: Jeff Becken 'A Day In The Life'.
- Rock Kantu Onena: Kings Of Leonen 'Use Somebody'.
- Rock Disko Onena: Green Dayren '21st Century Breakdown'.
- Musika Alternatiboko Disko Onena: Phoenixen 'Wolfgang Amadeus Phoenix'.
- R&B Musikako Emakumezko Interpretazino Onena: Beyonce, 'Single Ladies (Put a Ring on It)'.
- R&B Musikako Gizonezko Interpretazio Onena: Maxwell, 'Pretty Wings'.
- Taldeko R&B Interpretazio Onena: Jamie Foxx eta T-Painen 'Blame It'.
- R&B Tradizionaleko Interpretazio Onena: Beyonce, 'At Last'.
- Urban/Alternatibo Interpretazio Onena: India.Arie eta Dobet Gnahore, 'Pearls' abestiagaitik.
- R&B Kantu Onena: Beyonceren 'Single Ladies (Put a Ring on It)'.
- R&B Disko Onena: Maxwellen 'Blacksummers' Night'.
- R&B Musikako Disko Garaikide Onena: Beyonceren 'I Am... Sasha Fierce'.
- Rap Musikako Bakarkako Interpretazino Onena: Jay-Z, 'D.O.A (Death of Auto-Tune)' abestiagaitik.
- Rap Musikako taldeko Interpretazino Onena: Eminem, Dr. Dre eta 50 Cent, 'Crack a Bottle' kantuagaitik.
- Rapeko Ahozko Kolaborazino Onena: Jay-Z, Rihanna eta Kanye West, 'Run This Town' abestiagaitik.
- Rap Kantu Onena: Jay-Z, Rihanna eta Kanye West, 'Run This Town'.
- Rap Disko Onena: 'Eminemen Relapse'
- Country Disko Onena: Taylor Swiften 'Fearless'.
- Country Kantu Onena: Taylor Swift 'White Horse'.
- Country Musikako Emakumezko Interpretazino Onena: Taylor Swift, 'White Horse' kantuagaitik.
- Country Musikako Gizonezko Interpretazio Onena: Keith Urban, 'Sweet Thing' kantuagaitik.
- Country-ko Ahozko Interpretazino Onena: Carrie Underwood eta Randy Travis, 'I Told You So' abestiagaitik.
- Folk Garaikideko Disko Onena: Steve Earleren 'Townes.
- Box Set' edo Argitalpen Berezi Mugatu Onena: Neil Youngen 'Archives Vol. 1'.
- Urteko Produktore Onena: Brendan O'Brien.
- Formatu Laburreko Bideo Onena: The Black Eyed Peasen 'Boom Boom Pow'.
- Formatu Luzeko Bideo Onena: The Beatlesen 'All Together Now'.
- Soinu-banda baterako Bilduma-lan Onena: 'Slumdog Millionaire'
- Jatorrizko Soinu-banda Onena: Michael Giacchino, 'Up' filmagaitik.
- Film edo telebista saio bateko Jatorrizko Kantu Onena: Slumdog Millionaire filmeko 'Jai Ho'.
- Birnahasketa Onena: David Guetta, 'When Love Takes Over'.
- Ohorezko Grammyak: Michael Jackson, Leonard Cohen, Loretta Lynn, Bobby Darin, Clark Terry eta Andre Previn.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!