'Elur-melur ez naz zure bildur'
2010-02-01 09:41 BertsolaritzeaKlima aldaketagaz
luze barik ziur
esan beharko deutsut
betirako agur
esakera aldatu
behar dogu, edur
laster ez da izingo
inor zure bildur.
Hile sabatiko baten ostean, barriro natortzue artikuluagaz. Urteilean be izan dozuez makinatxo bat bertso-saio gure herrietan zehar. Zapatuan, berbarako, urteroko zitea izan genduan Donostiako Kursaalean, Oteiza artistea saioaren ardatz zala.
Urte barria ondo hasteko, bertso-sorta bat ekarri dot bertaraino. 'Begitu' Arratiako aldizkaritik hartu dot. Bertan, hamabost egunero Arratiako bertsolarien bertsoak leidu geinkez. Oraingoak, Igor Meñika igorreztarrarenak dira. Aurreko artikuluren baten be esan dot, baina erraztasun handia dauka I. Meñikak bertsotarako. Ia zuok zer dinozuen:
'Elur-melur ez naz zure bildur'
Ez ei dogu eukiten
edurren bildurrik
lastatien badago
nahikoa egurrik
kabia berotako
bilduko neuke nik
baia gure etxean
ez dau beko surik.
Zientzi aurrerapenaz
nago harritua
ta erosotasuna
ez da pekatua
lehenago eukiten zan
egurra batua
orain "Natur Gas"egaz
deku kontratua.
Gura izaten dozu
guztia izoztu
baia nire kasuen
ezin zeinke lortu
"berogailu zentrala"
inoz ez jata hoztu
ta ganera badekot
ohia nok berotu.
Edurretara goaz
asteburu pasan
joatea ondo dau
baia kontu izan
ta ostean Patxonen
kotxeari esan:
hile bien edurren
azpien egon zan.
"Euskadi tropikala"
entzuten zan lehen
eta hurbilduz goaz
gauzak zelan diren
Arantzazu guztiak
ikusi gintuen
iazko Gabonetan
balkoian afaiten.
Klima aldaketagaz
luze barik ziur
esan beharko deutsut
betirako agur
esakera aldatu
behar dogu, edur
laster ez da izingo
inor zure bildur.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!