'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria Leioan abiatu da
2010-02-02 09:59 KultureaLeioako (Bizkaia) Kultur Leioa aretoan estreinau da 'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria, aurten bere 13. edizinoa beteten dauena. Bertan, gaur eguneko artearen barruan Bizkaiko artista garrantzitsuen lanak batuko dira.
Leioako (Bizkaia) Kultur Leioa aretoan estreinau da 'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria, aurten bere 13. edizinoa beteten dauena. Bertan, gaur eguneko artearen barruan Bizkaiko artista garrantzitsuen lanak batuko dira, Leioako Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
'Bosteko 10' edizinoaren atxakian, ospea daben hiru sortzaile garaikideren lana batu da. Euren lana gizaki-irudiaren eta erretratuaren adierazpenaren inguruko hausnarketeagaz lotuta dago. Artistak Elena Goñi pintore nafarra, Ramon Perez pintore bilbotarra eta Ignacio Saez eta Leire Ugalde artista bikotea dira.
Kultur Leioa aretoa izango da erakusketearen abiapuntua, ondoren Arrigorriagako Abusu Kultur Etxera joango da eta Basauriko Ariz torrean eta Getxoko Erromoko erakusketa aretoan be egongo da ikusgai. Erakusketa-proiektu hau, 1998tik egin diran edizino guztietan legez, Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Zornotzako Udalek alkarlanean egindako lana da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzinoagaz.
'Bosteko' erakusketearen aurreko edizinoetan 40 euskal sortzailek hartu dabe parte, eta egungo hirurekaz batera, danetara 43 artista dira. Ekimenean egungo euskal arte garaikidearen historia osotzen daben artistarik onenak izan dira, besteak beste, Nestor Basterretxea, Vicente Larrea, Andres Angel, Koldobika Jauregi edo Iñaki Olazabal eskultoreak, edota Ruiz Balerdi, Ricardo Toja, Pedro Salaberri, Juan Mieg, Zumeta, Jesus Mari Lazkano edo Mari Puri Herrero pintoreak.
2009. urtera arte Alicia Fernandez historialariak eta kritikariak gainbegiratu eta aukeratu dau erakusketea, baina gaur egun, Itxaso Mendiluzek hartu deutso lekukoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!