Ken Zazpi eta Josu Bergararen kontzertuakaz abiatuko da Jam Aretoaren denporaldi barria
2010-01-29 10:57 MusikeaUrtarrilaren 30ean, zapatua, izango da zuzenekoa, gaueko 22:45etik aurrera. Bergarako Jam aretoak Eñaut Elorrieta eta bere taldekideen disko barria entzuteko aukerea eskainiko deutse Ken Zazpiren zaleei.
Jaialdiari Josu Bergarak ekingo deutso 'Nora zoaz' diskoko kantuakaz.
Urtarrilaren 30ean, zapatua, izango da zuzenekoa, gaueko 22:45etik aurrera. Bergarako Jam aretoak Eñaut Elorrieta eta bere taldekideen disko barria entzuteko aukerea eskainiko deutse Ken Zazpiren zaleei. Dakizunenez, Bilboko Arriaga Antzokian zuzenean grabautakoa da Ken Zazpiren lan barria.
Edozelan be, Busturialdeko taldea ez da taula gainean agertuko dan bakarra, izan be, jaialdiari Josu Bergarak emongo deutso hasierea. 'Nora zoaz' diskoa aurkeztuko dau formato akustikoan, lehenegoa (Karramarroen Hiria - 2006 ) baino rockeroago datorren diskoa, hain zuzen be.
Josu Bergara bizkaitarrak disko barriaren kantuak eskainiko ditu. Hamar abestiz osotutako lan barri honetan euskal kantautore tradizionalen oinarritik hasi eta erritmo eta ildo musikal barrietara aurrera pausua igarten da. Holan, musikarien erronka nagusia bakarlariaren kantuak hartu eta 'talde-abestietan' bihurtzea izan da eta kantu barriek indarra eta freskotasuna irabazi dabela esan daiteke.
Modu honetan, Rock, Jazz eta Bossa doinuakaz konposizinoak aberastu ditue, berbarako, 'Galdu gara', 'Hodei eta euri gehiago' eta 'Txikitan' kantuetan saxofoia eta bibolinak pop-rock bandeagaz alkartzen dira.
Sarrerak 12 euroan dagoz salgai eta leihatilan bertan be salduko ditue, 15 euroan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!