Euskal Irratiak federazinoak webgunea abiarazo dau
2010-01-29 14:43Ipar Euskal Herrian euskeraz dabilzan irratiak batzen ditu federazino horrek: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Antxeta Irratia. Irrati horreek guztiak eta saio nagusiak entzuteko aukerea dago webgune barrian (euskalirratiak.info).

Ipar Euskal Herrian euskeraz dabilzan irratiak batzen ditu federazino horrek: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Antxeta Irratia. Irrati horreek guztiak eta saio nagusiak entzuteko aukerea dago webgune barrian (euskalirratiak.info).
Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak eta Xiberoko Botzak euren webguneak barritu ondoren irrati horreek batzen dituan federazinoak, Euskal Irratiak Alkarteak berea jarri dau orain abian.
Federazinoko lau irratiak zuzenean entzun daitekez webgune horretan, eta, horrezaz gan, saio eta tarte interesgarrienak entzungai jarri ditue nahi danean entzun ahal izateko. Programazinoari buruzko azken barriak be emoten ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!