Ozeano Indikoan barrena: Sri Lanka

Egoi Rasyte 2010-01-29 11:34   Euskaldunak munduan

Honezkero hondartza piloa ikusi doguz eta, akaso horregaitik, Sri Lanka ugartean gehien gustau jakuzan parajeak mendiak eta Parke Naturalak izan dira. Esan beharra dago, halanda be, hondartzak oso basatiak eta politak dirala.

Hilabete honetan: Ozeano Indikoa (Bengala eta Arabiako itsasoak) eta Sri Lanka; Mikeloren eta Kristinaren bisitatxoa; eta momentu ahaztezinak ugarte erraldoi berezi horretan.

Thailandiatik Sri Lankara joateko 11 egun pasau genduzan Ozeano Indikoko Bengala itsasoan. Nikobar ugarteak (India), izurdeak, euriteak, haize gogorrak eta korronteak. Gogorragoa zalakoan gengozan, baina oso ondo joan zan dana, arrantzan be egin genduan 2 atun eta mahi-mahi (dorada) bat. Sri Lankara ailegetako 100 bat itsas milia falta ziranean, sorpresa! Bi edo hiru orka gure bidean! Ezin da azaldu zer sentidu genduan! Handiak eta oso ederrak ziran!

Sri Lankako Galle portura iluntzean sartu ginan eta hemen hasi ziran gure komeriak: militarak Ragaine II belaontzi barrura, agenteak (Sri Lankara itsasoz sartzeko agente bat behar da 200 USD ordainduta) alkoholik eta tabakorik ez genduala sinatzera behartu euskun, Imigrazinoa, Costums, Health.. jente guztia gure belaontzitik pasetan zan ez geunkan tabako eta alkohola topetan. Desastre hutsa! Ustelkeria hutsa! Eta, ganera, gu bildurtuta! Belaontzira sartzen ziran guztiak AK7 (Kalashnikov)-gaz joiazan!

Baina larriena da Mikel eta Kristina egun batzuetarako belaontzian lo egiteko amesagaz egozala. Baina alperrik, militarrek galarazo egiten eben hori. Eta, legeak aldatzeko modu bakarra dago: USD asko. Mikelek eta Kristinak sekula ez eben gure belaontzian lorik egin.

Gauza txarrak alde batera lagata, Sri Lanka ugarte oso aberatsa da. Kultura nagusi bi dagoz: Hinduak (Tamilak) eta Budistak (Singhaliak). Euren artean ez dira bape ondo konpontzen. Hegoaldea Budistea da eta Iparraldea Hinduistea.

Honezkero hondartza piloa ikusi doguz eta, akaso horregaitik, ugartean gehien gustau jakuzan parajeak mendiak eta Parke Naturalak izan dira. Esan beharra dago, halanda be, hondartzak oso basatiak eta politak dirala, 2004ko Gabonetako tsunamiaren ostean leku asko barriztau egin badabez be. Ganera, Sri Lankatik hegoalderantz Antartida baino ez dago!

Eta mendiak benetako mendiak dira, 2.000 metrotik gora eta ia danak te plantazinoz beteta. Oso berezia da kostaldetik mendietara joaten zaranean zelan arroz plantazinoak te plantazino bihurtzen diran ikustea, kolore berde argitik berde gogorrera aldatzen. Mendietan zehar te plantazino batetatik bestera joateko, hau da, herririk herri ibilteko, tren berezi bat daukie eta bertan bidaiatzea gozada bat izan zan. Antxina te plantazino guztiak kafe plantazinoak ziran baina hongo batek kafe plantazio osoak hondatu zituan eta sasoi horretan Inglaterrako kolonia zan legez (Ceylon moduan ezagututa), kafea teagatik aldatu eben. Milaka ibilalditxu egin geduzan mendietan zehar, trenbidearen alde batetik bestera joanda bertako jentearen modura. Te-fabrika bitan sartu ginan eta tea zelan egiten daben azaldu euskuen, oso polita da bertako jentearen alkarlana, gizonezkoak lurra garbitzen dabe plantazino osoan zehar, emakumezkoak te-orriak egunean hirutan hartzen ditue eta gero faktorian toneladaka te egiten da. Bisitau genduzan herrietatik ezagunena Norelia izan daiteke, 'Inglaterra txikia' moduan ezaguna, baina guri gehien gustau jakuna Haputale izan zan. Oso herri txikiada, bertakoak moduan sentiduten ginan euren curry arroza egunero jaten: pikantea zela esatea gitxi da, Jaungoikoa! Zelako goiz gogorrak pasau doguzan komunean!

Osteratxu horreek guztiak Mikelegaz eta Kristinagaz batera egin doguz eta agur esateko momentua ez zan izan polita, danok gengozan nahiko triste. Baina udan Bermeon berrikusteko amesa daukagu. Mikel eta Kristinak kriston oparia egin euskuen. Yala National Park-era sartzeko dirua. Sri Lankan parke natural guztietara sartzeko 25USD ordaindu behar ditu persona bakotxak eta jeep bat alokatu, 35USDan. Hemen parkeak animalia basatiz beteta dagoz eta ikusteko modu bakarra safari bat egitea da; guk 5-6 orduko safaria egin genduan. Esaten dabenez, leopardoa bere habitat naturalean ikusteko munduko parkerik onena ei da Yala. Guk danetarik ikusi genduan: tximinoak, krokodiloak, sugandil erraldoiak, elefanteak, txakalak, tukan-errinozeronteak... Kenian gengozala emoten eban! Baina leopardoa ikusi barik joan behar izan ginan. Murphy-ren lege madarikatua!

Gauza horreek guztiak ikusita, belaontzia preparau eta Maldivetarako bidea hartu genduan. Oso gitxi falta jaku ailegetako eta Arabiako Itsaso haizetsu honetan munduko animaliarik handiena ikusi dogu: balea urdina! Parebakoa!

Hurrengoan, gehiago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu