Ortuellako Udalak hizkuntzearen erabilera ez-sexistearen inguruko gidea argitaratu dau

Bizkaie! 2008-11-05 14:58   Euskerea berbagai

'Komunikazinoa eta generoa' izeneko programearen barrruan kokatzen dan ekimena da gidea, eta Ortuellako Udaleko langileak eta politikariak hizkuntzearen erabilera ez-sexistea erabili daien hezi eta sentsibilizetea dau helburu.

Ortuellako Udalak (Bizkaia) herriko langile eta talde politikoei zuzendutako hizkuntzearen erabilera ez-sexistearen inguruko gidea aurkeztu dau gaur. 'Komunikazinoa eta generoa' izeneko programearen barrruan kokatzen dan ekimena da gidea, eta Ortuellako Udaleko langileak eta politikariak hizkuntzearen erabilera ez-sexistea erabili daien hezi eta sentsibilizetea dau helburu. Era honetan, Ortuellako herritar guztiak Udaleko inprimaki desbardinetan islatua sentidutea bilatzen da.

Gidearen aurkezpen ofizialean, Ortuellako alkate Oskar Martinezek, Euskara eta Aukera Bardintasunerako zinegotzi Agurtzane Mujikak, Bizkaiko Foru Aldundiko 'Parekatuz' programako zenbait ordezkarik eta ikastaroen ardurea daben enpresako ordezkariek udal inprimakietan hizkuntzearen erabilera ez-sexistea egin daiten zenbait proposamen eskaini ditue.

'Komunikazioa eta generoa' programearen lehen pausua bagilean emon zan. Udaleko sail desbardinetako langileen zenbait ordezkarik lau orduko trebakuntza ikastaroa egin eben lehen fase horretan. Lan taldeak, lan mailaren arabera antolatu ziran -Udal Batzordea, udaletxeko langileria eta administrazino ataleko bi talde-. Talde desbardinen arteko aukeraketa bat egin ostean, Murgibe S.L. enpresa aukeratu eban udalak ikastaro honeek emoteko.

Tailerrotan jasotako informazino eta balorazinoak oinarri moduan erabilita, Urtuellako Udalak hizkuntzearen erabilera ez-sexistearen inguruko gidea kaleratu dau. Gida horretan, gaztelaniaz hizkuntzeak dituan berezitasunak eta euskeraz erabili ohi diran eredu gramatikalak zainduko dira. 'Udal langileen lana errazten dauen tresna izango da', Udaleko ordezkariek esan dabenez.

Era berean, Udaleko sail desbardinetan 'Hemen berdintasunaren alde' goiburua daben pegatinak jarriko dira. Pegatina honeek udaletxeko langile eta udalbatzak hartutako konpromisoaren adierazgarri izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu