'Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean' jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak Durangon

Bizkaie! 2008-11-05 14:28   Euskerea berbagai

Ikastaroa bihar, zemendiak 6, Durangoko Landako Guneko Elkartegian izango da. Jardunaldien helburua administrazino desbardinetako euskera eta kultura sailetako beharginei eta euskalgintza zein kulturgintzako bestelako entidade edota taldeei toponimiaren gaia zelan landu azaltzea eta erakustea izango da.

Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatuta, 'Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean' izeneko ikastaroa egingo da bihar, zemendiak 6, Durangoko Landako Guneko Elkartegian. Ikastaro honen helburua administrazino desbardinetako euskera eta kultura sailetako beharginei eta euskalgintza zein kulturgintzako bestelako entidade edota taldeei toponimiaren gaia zelan landu azaltzea eta erakustea izango da. Ikastaroa Akademiaren 90. urteurrenaren ospakizunen barruan sartu da eta Eudelen laguntzinoz antolatuta dago.

Akademiako iturriek azaldu dabenez, ikastaroa administrazinoaren ikuspegitik aztertuko bada be, bestelako ikuspegiak be jorratuko dira, euskalgintzako entidade, alkarte edo taldeentzako interesgarria izateko, batez be alkarte horreek herri-entidadeakaz daben alkarlana sustatzeko asmoz.

Toponimia ikerketen gorabeherak eta administrazinoaren eginbeharra lantzeaz gan, toponimiaren garrantzia euskerearen corpusean eta hizkuntza normalizazinoaren atal dan corpus-plangintzan landuko da; holan, euskal toponimiaren arautzea eta gizarteratzea be aztertuko dira.


Egitaraua

9:30-9:45 Harrerea eta material banaketea
9:45-10:00 Ondo etorria
10:00-10:30 Euskaltzaindia eta Onomastika: Andres Iñigo
10:30-11:00 Legedia, eskumenak eta administrazino prozedurak: Jose Luis Lizundia
11:00-11:15 15 minutu galde-erantzunetarako
11:15-11:45 Atsedena
11:45-12:45 Toponimia ikerketen oinarri teorikoak: Patxi Galé
12:45-13:45 Toponimia ikerketak: prozedura eta urratsak: Mikel Gorrotxategi
13:45-14:00 15 minutu galde-erantzunetarako
14:00-15:15 Bazkaria
15:15-16:15 Toponimoak arautzeko erispideak: Iratxe Lasa
16:15-16:45 Practicuma: Iratxe Lasa
16:45-17:45 Toponimia gizarteratzeko bideak. Erabilera administrazinoetan: Felix Mugurutza
17:45-18:00 Galde-erantzunak
18:00 Amaiera ekitaldia: Andres Urrutia, euskaltzainburua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu