Unai Iturriagak irabazi dau Zaldibarren txapelketako bosgarren eta azken kanporaketea
2008-11-10 09:48 BertsolaritzeaZaldibarko frontoira hurreratu ziran 600 bertsozaleren aurrean, saioko irabazlea eta zuzenean finalaurrekoetara sailkatzen dana Unai Iturriaga da. Zaldibarko saioan 453,5 puntu batu ditu.
Zaldibarko frontoira hurreratu ziran 600 bertsozaleren aurrean, saioko irabazlea eta zuzenean finalaurrekoetara sailkatzen dana Unai Iturriaga da. Zaldibarko saioan 453,5 puntu batu ditu.
Honako hau izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketako sailkapena:
1.- Unai Iturriaga 453,5
2.- Amaia Uribe 372,5
3.- Gorka Lazkano 366,5
4.- Ander Elortegi 350
5.- Manex Sagarna 341
6.- Mikel Galarza 309
Aurtengo txapelketan ohiko bihurtu dan legez, kanporaketako bertsolariek, txapelketako irudia daukien taza parea eroan dabe oroigarri. Idoia Mendiolagarai euskara zinegotziak emon deutse bertsolariei oroigarria.
Finalaurreetara sailkatutakoak
2006ko Bizkaiko Txapelketako finalistak: Fredi Paia, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya eta Etxahun Lekue.
Kanporaketetatik zuzenean finalaurrekoetara sailkatuta: Eneko Abasolo 'Abarkas', Igor Elorza, Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga.
Puntuazinoaren arabera:
Jone Uria 397,5
Eñaut Intxaurraga 380,5
Joseba Artza 379
Gorka Ostolaza 376,5
Amaia Uribe 372,5
Jabier Olibares 371,5
Finalaurreak
- Zemendiaren 23an, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, arratsaldeko 17:30etan hasita. Bertsolariak: Fredi Paia, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Oihana Bartra, Jone Uria eta Amaia Uribe.
- Zemendiaren 30ean, Markina-Xemeingo frontoian, 17:30etan. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo, Miren Amuriza, Joseba Artza eta Jabier Olibares.
- Abenduaren 7an, Getxoko Santa Eugenia plazako karpan, 17:30etan. Bertsolariak: Xabi Paya, Etxahun Lekue, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Eñaut Intxaurraga eta Gorka Ostolaza.
Finalaurreetako lana
Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emonda 3na bertso hamarreko txikian.
Kartzelako lana:
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
• Gaia emonda 3na bertso doinu eta neurri librean.
Saioko irabazleak ziurtauta dauka finalerako pasea. Ganerakoek, puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetara pasetako aukerea.
Finalerako sarrerak
Abenduaren 20an, 17:30etan Barakaldoko BEC-en jokatuko dan Txapelketako finalerako sarrerak honezkero salgai dagoz:
- www.botasarean.biz
- www.bertsozale.com
- Txapelketan zehar izango diran kanporaketa eta finalaurreko saioetan. BBK-ren orotariko kutxazainetan eta 944 310310 telefono zenbakian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!