Eusko Jaurlaritzeak 60.000 euro emongo deutsoz Euskal Kultur Erakundeari bere jarduerak laguntzeko

Bizkaie! 2008-11-05 10:35

Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak euskal kulturearen adierazpideei jagokezan jardueretan hartzen dau esku, besteak beste, literaturan eta argitalpenean, antzerkian eta bertsolaritzan, ikus-entzunezkoetan, dantzan, kantuan eta musikan, arte plastikoetan, eta ondarean.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeagaz kulturearen zabalpena helburu dauen alkarlana gauzatzeko. Honen barruan, Jaurlaritzeak 60.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso, alkarregaz musikea, antzerkia, dantzea, liburugintzea, ikus-entzunezkoak eta ikus-arteak garatze aldera.

Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak alkarlanerako eta lankidetzarako hartu-emonak ditu Ipar Euskal Herrian kultura sustapenaren ardurea dauen Euskal Kultur Erakundeagaz.

Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak euskal kulturearen adierazpideei jagokezan jardueretan hartzen dau esku, besteak beste, literaturan eta argitalpenean, antzerkian eta bertsolaritzan, ikus-entzunezkoetan, dantzan, kantuan eta musikan, arte plastikoetan, eta ondarean.

Zehatz esateko, Euskal Kultur Erakundea teknika eta finantza-partaidea da bere kide diran 100dik gora alkarteen egitasmoetan, eta gainera, bere egitasmo propioak be antolatzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu