Wiki-historiak, artista eta bitartekariek kontautako euskal inguruko arte historiak

Bizkaie! 2008-11-06 14:24

Wiki-historiak genero ikuspuntu batetik egindako Historiaren eraikuntzearen gaineko analisia egin nahi dauen proiektua da, batez be euskal testuinguruko artearen historian zentrauta. Horretarako, alkarregazko lanerako plataforma moduan erabil daitekeen wiki bat sortu eta hainbat aktibidade desbardin antolatu dira.

Wiki-historiak genero ikuspuntu batetik egindako Historiaren eraikuntzearen gaineko analisia egin nahi dauen proiektua da, batez be euskal testuinguruko artearen historian zentrauta. Horretarako, alkarregazko lanerako plataforma moduan erabil
daitekeen wiki bat sortu eta hainbat aktibidade desbardin antolatu dira.

www.wiki-historias.org wikia online alkarregaz editetako tresna bat da, euskal inguruko artista eta bitartekari emakumeek bizi garen garai historikoaren barri emon daien errazteko asmoagaz sortutakoa, euren esperientziak, jakinduriak zein eguneroko bizipenen inguruko anekdotak kontatuz. Esangura horretan, ikuspegi anitz bateratzen dituan danon arteko kontakizun bat sortuko da, gure etorkizuneko historia izatera pasau daitekeena. Badira arte, historia edo generogaz lotutako testu teorikoak edo artikuluak gomendatzeko atalak, edota garai bakotxeko kontakizun espezifikoak edota bizitza laborala eta personala bateratzearen arazoak alako puntuak erakutsiko dituenak be. 'Nor da nor' atariak, bestetik, parte hartzen daben emakume artista eta bitartekarien (kritiko, komisario, kudeatzaile, hezitzaile...) profilak jasoko ditu.

Bestalde, Wiki-historiak Historia narrazino bakar bat bezela eregi izanaren arrazoiak aztertzen saiatuko da, ikuspegi desbardinak ez gehitzeagaitik hainbat giza taldeei arreta gitxiago eskaini deutselarik, emakumeona kasu. Ondorioz, wikiaren osogarri bezela baina baita eremu honeek aztertzeko nahiagaz, Wiki-Historiak Historiatua tailerra eta genero ikuspuntutik garatutako Bilboko Arte Eder Museoari Bisita Gidatuak proposatzen dira.

Tailerra zemendiaren 15 eta 22an egingo da Portugaleteko Areto Gaztean, eta Historiari hurreraketa teorikoago batez gan, teknologia barriei eta wikiari bereziki zuzendutako atal praktikoago bat be izango dau. Bilboko Arte Eder Museoari ez-ohiko bisita gidatu bat eskainiko dau orobat, biltegietan dagozan emakume artisten lanak ikusi ahal izateko.

Bisitak, bestalde, zemendiak 27 eta abenduak 4 eta 11 eguenetan egingo dira, eta Bilboko Arte Eder Museoan ibilbide bat eskainiko dabe bilduma bardinaren ikuspegi desbardinak bilatzeko asmoagaz, holan bilduma baten eregiteko modua eta bere pisu historikoa aztertuz.

Jarduera guztiak edegiak eta dobanekoak izango dira, baina izena emotea beharrezkoa da.


Wiki-historiak historiatuak tailerra

Datak: Tailerra, zemendiaren 15 eta 22an, zapatuak, 10:30tik 13:30etara. Tailerrean parte hartzen dabenentzako Museoari bisita: zemendiaren 20an, eguena, 18:00tan.
Lekua: Portugaleteko Ikasgela Gaztea (Portugaleteko metro geltokiaren alboan), Maestro Zumeldia kalea, z/g.
Izen-emotea: 944956195 telefonora deituz edo info@troconizsantacoloma.org


Genero ikuspuntutik egindako bisita gidatuak

Datak: zemendiak 28 eta abenduak 4 eta 12an, arratsaldeko 18:00tan.
Lekua: Bilboko Arte Eder Museoa.
Izen-emotea: wikihistorias@gmail.com.


Wiki-historiak Haizea Barcenilla komisario eta historialariak eta Saioa Olmo artistak bultzatutako proiektu bat da, Trocóniz Santacoloma Fundazinoa eta Arteleku-Gipuzkoako Aldundiagaz alkarlanean. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko
Jaurlaritzearen kultura sailen babesa dauka, eta baita Portugaleteko Udalaren eta Bilboko Arte Eder Museoaren laguntzinoa be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu