Karidadeko Benta taldearen azken kontzertuen kronikea argitaratu da 'Lehengo munduaren azkena' DVDan
2008-11-06 18:11 MusikeaKaridadeko Bentamusika taldeak 2007ko udan eskainitako kontzertuakaz jarri eutson amaierea zazpi urteko ibilbideari, eta atzean, hiru disko eta 200dik gora zuzeneko emonaldi itxi zituen. Orain, azken kontzertuen kronikea argitaratu dabe DVD batean, Baleike Kultur Alkartearen eskutik.
Karidadeko Benta musika taldeak 2007ko udan eskainitako kontzertuakaz jarri eutson amaierea zazpi urteko ibilbideari, eta atzean, hiru disko eta 200dik gora zuzeneko emonaldi itxi zituen. Orain, azken kontzertuen kronikea argitaratu dabe DVD batean, Baleike Kultur Alkartearen eskutik.
Taldeko kideen enkarguz, Eneko Dorronsoro arduratu zan igazko udan Karidako Bentaren azken kontzertuak bideo kamereagaz grabeteaz, 'hasiera batean, eurek gordeteko zeozer egiteko asmoagaz', zehaztu dau egileak. Materiala ikusi ahala, ostera, musikazaleen artean zabaltzeko moduko produktua izan eitekeala erabagi eben.
'Irudi gehienak Zumaiako Itzurun hondartzan egindako agurreko kontzertukoak dira, baina uda haretako beste hainbatekoak be badagoz. Entseguak ere grabau genduzan, eta alkarrizketa bat be bai', azaldu dau. Kontzertu arrunta baino gehiago, taldearen azken egunen kronikea da Eneko Dorronsorok osotutako lana.
Zumaiako Baleike Kultur Alkarteak DVDaren 1.000 ale argitaratu ditu, eta astegoienetik aurrera salgai izango dira Euskal Herriko disko eta liburu dendetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!